Droga: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 1 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q8386 orrian
tNo edit summary
3. lerroa:
'''Droga''' —esanahi zabalenean hartuta— [[gaixotasun]] batzuen [[diagnosi]]a egiteko, sendatzeko, edo gaitzari aurrea hartzeko, [[medikuntza]]n erabiltzen den [[gai kimiko]]a da, ''sendagarri'' ere deitua. [[Elikagai]] batzuek dituzten droga sendagarrien lehenengo aipamenak [[gizadia]]ren historia bezain aspaldikoak dira.
 
Dena dela, XX. mende arte, aipatutako droga horietako gutxi batzuk baizik ez dira izan benetan sendagarri. Eta apur horiek landare gai batzuek gaixotasun jakin batzuk arintzeko edo sendatzeko ahalmena zutelako «aurkikuntzan» oinarritu ziren. 1776an, adibidez, ingeles botaniko eta sendagile [[William Withering]] ohartu zen baserritar batek egin ohi zuen belar urak bihotzaren taupada indartu eta [[hidropesihidropesia]]a sendatzen zuela.
 
Drogen aurkikuntzaren bidez hainbat [[txerto]] eta sendagarri sortu baziren ere, XX. mendean eritasun asko sendatzeko eta gaitzei aurrea hartzeko bidea zabaldu zuen metodo berri bat jarri zen indarrean: drogak asmatzea. Droga baliagarriak asmatzeko, baina, hobeto eta sakonago ezagutu behar zen [[gorputzagorputz]]kak nola funtzionatzen zuen, gaitzak zergatik gertatzen ziren, eta gai jakin batzuek zergatik eta nola eragiten zuten. Hori da, hain zuzen, [[farmakologia]]k aztertzen duen medikuntzaren alorra.
 
[[Fitxategi:Pyschoactive_Drugs.jpg|thumb|right|300px|Hainbat droga psikoaktibo.]]