Angus Young: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
37. lerroa:
 
[[2012]]ko [[maiatzaren 16]]an, ''Guitar Magazine''k eginiko inkesta batean, inoiz izandako australiar gitarjole hoberena izendatu zuten.
 
[[Fitxategi:Acdc logo band.svg|thumb|300px|right|]]
[[Fitxategi:ACDC-Hughes-long ago.jpg|thumb|300px|right|]]
[[Fitxategi:AngusYoung-Stockholm2009.jpg|thumb|300px|right|2009]]
== AC/DC eta arrakasta ==
[[1973]]an, Youngek 18 urte zituela, bere anaia [[Malcolm Young|Malcolm]]ekin batera, [[AC/DC]] taldea sortu zuen. Izena arrebaren josteko makinan agertzen zen idatziaren laburduratik atera omen zuten (alternating current/direct current); euskeraz “korronte alternatiboa, korronte jarraia”. Honek taldearen energia eta potentziala sinbolizatuko zuela pentsatu zuten.
 
Bandaren hasierako kideak [[Malcolm Young|Malcolm]] gitarrajolea, Phil Rudd bateria, Mark Evans baxu-jolea eta Angus gitarra-jotzailea izan ziren. ''Can I Sit Next To You Girl'' izan zen hauen lehen ''single-a''. Dave Evans izan zen abeslaria.
 
Aurrerago, hainbat ordezkapen izango ziren; [[1974]]an, [[Bon Scott]] bokalistak hartu zuen Dave Evansen tokia, baina, [[1980]]an, edarirekin zituen arazoak zirela-eta, hil egin zen eta gaur egun taldean jarraitzen duen [[Brian Johnson]]ek hartuko zuen haren lekua.
 
Denboraren poderion, Angus estilo pertsonala azpimarratzen hasi zen. Ikuslegoa txunditzeko moduko itxuraren bila, hainbat mozorro erabili zituen hasieran: gorila, Spiderman, Superman... azkenean, arrebaren iradokizunari jarraituz, eskola uniformea hartu zuen arte. Margareten iritziz, umekeriatan ibiltzen zen eta ondo zihoakion janzkera hori. Horrez gain, emanaldi guztietan unean zeuden herriko banderadun galtzontziloak erakusteko joera hartu zuen. Eszenatokian gauzatu ohi dituen mugimendu gartsuek eta gitarra jotzeko duen talentuak ez diote kalterik egiten bere musikari eta historian izan den gitarrajole onenen artean kokatzen da.