Nazioarteko Alfabeto Fonetikoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
11. lerroa:
== Erabilpena ==
[[transkripzio (fonetikoa)|Transkripzio]]aren zehaztasunaren arabera transkripzioa ''estua'' edo ''zabala'' izan daiteke. <p>
'''[[transkripzio (fonetikoa)|Transkripzio]] estua''' ahal den bezain zehazki idazten du soinua edo hitza, zenbait alfabetoren hainbat letra erabiliz. Honetarako asmatu zen NAF edo IPA hau, transkripzio estu edo zehatzak egiteko.<p> Baina '''[[transkripzio (fonetikoa)|transkripzio]] estua''' lortzeko, NAF hau erabiltzen jakitea ez da nahikoa. Hizkuntza jakin batean transkripzio estu egokiak egiteko "belarria ohitua" behar da. Izan ere, hizkuntza jakin batean ondo trebaturik ez dagoen aditu batek, aditua izanda ere, lanak izango lituzke soinuak behar bezala bereizteko hizkuntzarekin behar bezala ohiturik ez badago.<p>
'''Transkripzio zabala'''k, berriz, bereizketa gutxiago egiten ditu soinuen artean, eta dialektoen edo beste motatako hizkera erregistroen hainbat tasun, ñabardura handiegirik gabe idazten ditu. Transkripzio zabalak egiten dira transkripzioaren helburua fonetika kontuetatik urrun dagoenean. Esate baterako, ikerketa soziolinguistiko bateko transkripzio batean ñabardura fonetiko-fonologikoek, agian, ez dira zertan ardura berezia izan.<p>