Urtxalle: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
1. lerroa:
'''Manuel Frantzisko Lekuona ''Urtxalle''''' ([[Oiartzun]], [[Gipuzkoa]], [[1828]]ko [[urria]]ren 14)<ref>Antonio Peña y Goñi. ''La Pelota y los pelotaris'', [[1892]]. Liburua argitaratu zenean, Urtxalle bizirik zen, artean.</ref> - [[Errenteria]], Gipuzkoa, [[1901]]) [[XIX. mendea|XIX. mendeko]] [[pilotari]]a izan zen. Pilotan bikain aritzeaz gain, [[bertsolari]]a, gitarra-jotzailea, artista, bohemioa eta plaza gizon ezaguna izan zen. Pilota desafioekin lortu zuen fama eta munduko lehen argazkien artean ageri da, garaiko pertsonaia boteretsuekin. Besteak beste, ''[[Agur jaunak]]'' abesti ezagunaren jatorrian zerikusia izan zuen, modu batean edo bestean.
 
''Showman'' alaia zen: herri guztietako festetarako kontratatzen zuten, pilota partidarako ez ezik, ondoren gitarra hartu eta bertsotan giro umoretsua jartzen zuelako ere. Jokatzen zituen norgehiagokak ere ez ziren arruntak, beti ''handicap'' bat jartzen zion bere buruari, ikuskizuna sortu eta jendea erakartzeko: lau pilotari zaldi gainean oinezko baten kontra, sagardo botila edo zartaginarekin eskuz jokatzen zuenaren aurka, beste baten bizkar gainera igota… Eta ondoren, desafioetan irabazitako dirua gainontzekoak gonbidatzen xahutzen zuen, herriko ostatuan. Plaza gizona zen Urtxalle, artista, bohemioa, mundu guztia bereganatzen duen horietakoa. Izatekotan, guztiz konforme ez zuena familia zen, gonbidapenak medio sosik gabe itzultzen baitzen etxera. Gozotegia bazuen etxe azpian, baina lanean ere oso eskuzabala zen, eta askotan gozokiak oparitu egiten zituen.<ref name=MikelGarcia2008>Mikel GARCIA IDIAKEZ: [http://www.argia.com/argia-astekaria/2155/urtxalle/osoa «Urtxalle: pilotari bohemio bat boteretsuenen artean»], ''Argia'', 2155. zenbakia, 2008-10-19. [http://creativecommons.org/licenses/by-sa/3.0/deed.eu Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported] lizentziarekin argitaratua.</ref>
 
== Bizitza ==
[[Oiartzun]]go Urtxalle baserrian jaioa, hortik hartu zuen goitizena. Hamalau urte bete arte eskolan ibilia, gero gurasoek [[Tolosa]]ra bidali zuten, gozotegi batean ikastun aritu zedin. Garai hartan [[trinket]]an jokatzen zen gehienbat Gipuzkoako herri handi hartan, eta Urtxalle laster trebatu zen [[pilota]] jokoan.<ref name=Euskal-Erria1901>[http://meta.gipuzkoakultura.net/bitstream/10690/75065/1/AM_324289.pdf «Urchalle»], in ''Euskal-Erria: revista bascongada'', Donostia, 1901eko bigarren seihilekoa, 410-416. orrialdeak.</ref>
 
Jokatzen hasi eta bi urtera, hain deigarria zen haren trebetasuna, Oiartzungo harakin batek, entzunda [[Donibane Lohizune]]n hamasei urteko jokalari batek trinketean mila franko jokatuko zituela, desafioa onartu eta partida antolatu zuen, bere aldeko jokalaritzat Urtxalle aukeratuta. Manuel Frantziskok, hamabost urterekin, batean utzi zen aurkaria, eta huraxe izan zuen debuta.<ref name=Euskal-Erria1901/>
 
Bi urte gehiago egin zituen Tolosan, gozotegiko ikastun. Gero, Oiartzuna itzuli zen, gurasoenera, eta azucarilloak, bizkotxoak eta txokolatea egiten jarri zuten gurasoek. 1845. urtea zen, [[pilota]] jokoak loraldia zuen, desafio handiak jokatzen ziren: nafarrak giputzen aurka, Ipar Euskal Herrikoak Hego Euskal Herrikoen aurka... Dema haietan, Euskal Herri osoko gogoak berotu eta asaldatzen ziren. Urtxalle goizez gozogintzan aritzen zen, eta arratsaldez jokoan: [[trinket]]ean, [[errebote]]an eta [[Pilota#Luzeko_pilota_jokoak_.28zuzeneko_pilota_jokoak.29|luzeko pilota jokoetan]].<ref name=Euskal-Erria1901/>
 
Hamazazpi urterekin jokatu zuen lehen partida [[Pilota#Luzeko_pilota_jokoak_.28zuzeneko_pilota_jokoak.29|luzeko pilota jokoan]], eta orduz geroztik buru-belarri artu zen pilotan. Joko aldaera guztietan nagusi izan zen, eta amaigabeko joan-etorrian ibili zen, abenturazale bizitza eginez. [[Euskal Herri]] osoa txunditu zuen bere maisutasunarekin, orain [[Baigorri]]n, gero [[Biarritz]]en, [[Donibane Lohitzune]]n, [[Hazparne]]n, [[Urruña]]n, [[Baiona]]n, [[Donibane Garazi]]n, [[Behobia]]n, [[Azkaine]]n, [[Doneztebe]]n, [[Bera]]n, [[Lesaka]]n, [[Tafalla]]n, [[Iruñea]]n, [[Lekunberri]]n, [[Donostia]]n, [[Oiartzun]]en, [[Hondarribia]]n, [[Irun]]en, [[Tolosa]]an, [[Azpeitia]]n, [[Zarautz]]en, [[Hernani]], [[Errenteria]]n, [[Orio]]n nahiz [[Durango]]n.<ref name=Euskal-Erria1901/>
 
Luzeko pilota jokoetan, errebotean eta trinketean jokatu zuen. Alde guztietatik deitzen zuten, plazak inauguratzeko eta herriko jaietan jokatzeko, eta beti joaten zen umore onez eta gogotsu. Gamio, Iribarren, Zenon, Azpirotz, Santo Domingo, Hernaniko Ezkerra, Txikito Azpeitikoa eta Mathieu Borotra izan zituen aurkari, eta haien kontra batzuetan irabazi, bestetan galdu.<ref name=Euskal-Erria1901/>
 
=== 1851ko pilota partida, Napoleon III.a enperadorearen aurrean ===
 
Urtxallek jokatutako pilota partida guztietatik ospetsuena 1851. urtean [[Napoleon III.a]] enperadorearen aurrean lehiatutakoa da. Pilota desafioa [[Biarritz]]en jokatu zen: [[Ipar Euskal Herri]]ko lau pilotari hiru oiartzuarren aurka, [[errebote]]an. Iparraldekoen aburuz pilotarik onena [[Gaskoinia]]n jokatzen zen, eta gaskoi bat ere bazuten taldean, baina hala ere oiartzuarrek —tartean Urtxallek— irabazi zuten, gutxiago izan arren. Napoleon III.a enperadorearen aurrean lortutako garaipen arrakastatsuaren oihartzuna azkar zabaldu zen nazioartean, eta «Biarrizko Heroiak» izenarekin ospetsu egin ziren, Urtxalle batik bat, onena baitzen. Ipar Euskal Herrian oporrak igaro ohi zituen [[Londres]]ko argazkilari batek, fama hura ikusita, argazkia atera zion 1855 inguruan.<ref name=MikelGarcia2008/>
 
== Erreferentziak ==
8 ⟶ 25 lerroa:
* [http://www.argia.com/bideoak/bideoa.php?ikusi=223 Urtxalleri buruzko bideoa Argia aldizkarian.]
 
[[Kategoria:Oiartzuarrak|Urtxalle]]
[[Kategoria:Gipuzkoako pilotariak|Urtxalle]]
[[Kategoria:Gipuzkoako bertsolariak|Urtxalle]]
[[Kategoria:Erremontelariak]]
{{Bizialdia|1828ko|1901eko|Urtxalle}}