Uruguai: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 176 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q77 orrian
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
19. lerroa:
| subiranotasunaren_gertaerak = - Aldarrikatua<br />- Onartua
| subiranotasun_urtea = [[Brasil]]etik<br /> [[Argentina]]ko<br />[[1825]] [[abuztuaren 25]]<br />[[1828]] [[abuztuaren 28]]
| azalera =
| azalera_zerrendan_kokapena = 9091.
| azalera_zenbakia = 176.220
| ur_portzentaia = 1,5%
| biztanleria = 3.415.920
| estimaketa_urtea = 2005
| biztanleria_zerrendan_kokapena = 128135.
| erroldatutako_biztanleria = 3.399286.237314
| errolda_urtea = 20022011
| dentsitatea = 1918,78
| dentsitate_zerrendan_kokapena = 156.
| txanpona = [[Uruguaiko Peso]]a
| txanpon_kodea = UYU
42. lerroa:
}}
 
'''Uruguai'''<ref>{{Web erref|izenburua=38. araua - Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak|url=http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0038.pdf|argitaletxea=Euskaltzaindia|sartze-data=2010-12-29}}</ref> —ofizialki '''Uruguaiko Ekialdeko Errepublika'''— [[Hego Amerika]] hego-ekialdekoko estatua da, [[BrasilAmerika]]en,ko [[RíoHego deKonoa]]ren laekialdean, Plata[[Brasil]]ko eta [[UruguaiArgentina]]ren ibaia|estatuariartean izenadagoena. ematen176.220 dionkm²ko ibaiaren]]azalera itsasoratzearendu arteaneta kokatua,2011n [[Buenos3.286.314 Aires]]biztanle zituen<ref>[[Argentinahttp://www.ine.gub.uy/censos2011/index.html 2011ko erroldaren emaitzak]]ko hiriburuaren pareanIne.gub.uy</ref>. Hego Amerikako bigarren estatu independente txikiena da, [[Surinam]]en atzetik.
 
== Geografia ==
52. lerroa:
 
=== Orografia eta hidrografia ===
Uruguaiko lurraldea, Argentinako panpa hezearen eta [[Brasilgo goi-ordokia]]ren artean, muinoez eta higadurak laututako lurrez osatua da gehienbat. Batez besteko goratasuna 200 m-koa du. Itsasertzak hondartzak eta aintzira txikiak ditu, eta Rio de la Plata ibaiaren ertza, berriz, alubioiez osatua da. Kostalde estu eta lau horren atzealdean muinoak dira nagusi. Lurraldearen erdialdea eta iparraldea higaduraz zelaitutako ordokia da. Ordokiaren hego-ekialdean [[Cuchilla Grande]]ko muinoak nabarmentzen dira, Cuchillas de [[Haedoko muinoak]] ipar-mendebalean eta, Brasilekin muga egiten, Cuchilla de Santa Anakoak. Cuchilla Grandeko muinoek ura Urugay ibaian eta Ozeano Atlantikoan isurtzen duten ibaien banalerroa eratzen dute, eta horietako mendixka batean du Uruguaik gailurra (501 m). v Ibai gehienak Uruguay ibaiaren arrokoak dira. Mendebaleko muga osoa egiten du ibai horrek, eta Salto hiriraino ontziz ibil daiteke; ibaiadar nagusiak Brasilekin muga egiten duen [[Guareim]], [[Arapey Grande]], [[Queguay Grande]] eta, batez ere, Negro ditu. [[Negro ibaia]]k (800 km) lurraldeko uraren heren bat hartzen ditu; Brasilen jaiotzen da eta Uruguaiko erdialdetik igarotzen, zeharka, ipar-ekialdetik hego-mendebalera. Erdialdean itxita dago eta aintzira handia eratzen du ([[Rincon del Bonete]], 1.100 km2), argindarra sortzeko erabiltzen dena. Ezkerraldetik Yi ibaiaren ura hartzen du. Beste ibai batzuen artean aipatzekoak dira [[Rio de la PlaPlata]]tarara isurtzen duen Santa Lucia, eta [[Merin aintzira]]ra isurtzen duten [[Cebollati]] eta [[Yagauron]]. Azken ibai eta aintzira hauek Brasilekin muga eratzen dute.
 
=== Klima eta landaredia ===
Klima epel hezea du Uruguaik, [[Ozeano Atlantiko]]aren eragin handia duena. Montevideon hilabete hotzeneko (uztaila) batez besteko tenperatura 12,5&nbsp;°C-koa da eta beroenekoa (urtarrila) 22,6&nbsp;°C-koa. Kostaldean udako eta neguko batez besteko hozberoaren gorabehera txikiagoa da. 1.000-1.200 mm euri izaten dira urtean zehar; hilabete euritsuenak martxoa, apirila eta iraila dira, eta, oro har, euri gehixeago izaten da iparraldean hegoaldean baino. Klimaren eta lurraldearen leuntasunagatik oso belardi zabalak dira Uruguain. Zuhaiztiek lurraldearen % 5 baizik ez dute hartzen; horietatik gehienak ibai ertzetan eta mendixka gainetan hazten dira. Aipagarriak dira, zur bikainekoen artean, Schinopsis generoko zuhaitzak eta urunday arbola (''[[Astronium balansae]]''), eta, landatu berrien artean, [[eukalitoeukalipto]]ak.
 
== Historia ==
{{sakontzeko|Uruguaiko historia}}
'''Uruguaiko historia''' ez zen hasi [[europa]]rren etorrerarekin. [[Portugal]]go eta [[Espainia]]ko esplorazioen aurretik, lurraldea zenbait etnia ehiztari-biltzaile, [[txarrua]], [[txane]], [[guarani]], [[tape]] eta [[aratxane]]ak besteak beste, bizi ziren lurraldean. Horien artean txarrua leinukoak nabarmendu ziren, espainiarren kolonizazioa eragotzi baitzuten. Izan ere, espainiarren eta txarruen arteko gatazkak XIX. mendera arte izan ziren. Bestalde, espainiarrak iristearekin batera, guaranien eragina ari zen zabaltzen, eta haien hizkuntzak eman zion batasuna lurraldeari.
[[Portugal]]go eta [[Espainia]]ko esplorazioen aurretik, lurraldea zenbait [[etnia]] nomadak, [[txarrua|txarruek]] eta [[guarani]]ek besteak beste, okupatuta zegoen.
 
=== Kolonia-garaia ===
[[Europa]]rren lehendabiziko bizilekuak [[Soriano]], [[Colonia del Sacramento]] eta [[Montevideo]] izan ziren. Espainiarrak Montevideo fundatzean finkatu ziren lurraldean ([[1730]]), portugaldarren aurreratzea eten nahian. Izan ere, portugaldarrak jadanik zeuden finkatuta egungo Uruguaiko lurraldean. Montevideoren sorrera zio militarrei zor arren, merkataritza-gune garrantzitsu bilakatu zen [[XVIII. mendea]]k aurrera egin ahala. [[Río de la Platako erregeordetza]]ko portu nagusia izanda, Erregeorderriko hiriburuarekin, [[Buenos Aires]]ekin hain zuzen ere, gorabehera batzuk izatera iritsi zen.
Europarrak egungo [[Uruguai]] lurraldera [[1516]]an heldu ziren aurreneko aldiz. Alabaina, [[urre]] eta [[zilar]] urritasunak kolonien sorrera eragotzi zuen [[XVI. mendea|XVI.]] eta [[XVII. mende]]etan. Lurralde horiek [[Portugaldar Inperioa|Portugal]] eta [[Espainiar Inperioa|Espainiako]] inperioen arteko muga zen. [[1603]]an Paraguaiko gobernadorea, [[Hernando Arias de Saavedra]], lurraldean abere hazkuntza bideratzeko egokieraz jabetua, [[behi]]ak eraman eta aske utzi zituen.
 
[[Jesuita]] eta [[frantziskotar]]rek erredukzioak sortu zituzten, portugaldarrek beren lurraldeak [[Rio de la Plata]]raino zabaltzera Brasildik bidalitako ''bandeirantes'' edo esploratzaileen erasoak pairatu zituztenak. Lehendabiziko bizileku finkoa [[Santo Domingo Soriano]] izan zen, [[1624]]an [[Negro]]ko hego-mendebaldeko ibaiertzean espainiarrek fundatuta. Portugaldarrek [[1680]]an [[Colonia del Sacramento]] sortu zuten [[Buenos Aires]]en aurrean. Espainiak, berriz, lurraldearen garrantziaz jabeturik, eta brasildarren hedapenari aurre egitearren, [[Montevideo]] sortu zuen [[1726]]an. Bi nazioen arteko liskarrak [[1777]]an egin zen San Ildefonsoko hitzarmenarekin amaitu ziren: Espainiak estuarioaren ekialdeko ertza, Sacramento barne, eskuratu zuen eta Portugalek ekialdeko misioak. Uruguaiko lurraldea, orduan Sortaldeko Zerrenda deitua, [[Río de la Platako Erregeorderria]] sortu berriaren barruan geratu zen, Buenos Aires hiriburu zuela. Artean oso jende gutxi bizi zen lurraldean (indiarrak, bidelapurrak eta kontrabandistak), Montevideon eta kostaldeko herri batzuetan izan ezik.
Hego Amerika osoan, [[XIX. mendea]]ren hasieran independentziaren aldeko mugimenduak sortu ziren. Egungo Uruguaiko lurraldea [[Brasil]]ek aldarrikatu zuen. [[1821]]ean lurraldea bereganatu arren, Uruguaik independentzia aldarrikatu zuen [[1825]]ean. [[1828]]an herrialde independentea izatea lortu zuen.
 
Merkataritza askerako arautegia onartu zenean ([[1778]]) hasi zen Montevideo aurrera egiten, Buenos Airesekin lehian, eta herriak sortu ziren barnealdean. [[Karlos IV.a Espainiakoa|Karlos IV.a]] Espainiako erregearen eta [[Napoleon I.a]]ren arteko hitzarmena zela eta, [[1806]]an britainiarrek Buenos Aires hartu zuten. Montevideoko gudarosteak britainiarrengandik askatzea lortu zuen baina hurrengo urteko otsailean britainiarrek hartu zuten Montevideo eta iraila arte egon ziren.
XIX. mendean ezegonkortasun politiko zein ekonomikoa ezagutu zituen Uruguaik. [[Bigarren Mundu Gerra]]ren ondoren, ekonomiak hondoa jo zuen zenbaitetan, eta gobernuak herritarren babesa galdu zuen. ''[[Tupamaros]]'' izeneko talde ezkertiarra bortizkeria erabiliz saiatu zen krisialdiari amaiera ematen. Gobernuak errepresioa areagotuz eta gizabanako eskubideak bertan behera utziz erantzun zuen. Azkenean, [[1973]]an, armadak boterea hartu zuen. Hamaika urteko [[diktadura]]ren ostean, [[1984]]an [[demokrazia]]-sistema itzuli zen.
 
=== Independentziaren aldeko borroka ===
[[Fitxategi:Juan Manuel Blanes - El Juramento de los Treinta y Tres Orientales.jpg|thumb|300px|''Hogeita hamaihiru sortaldetarren zina'']]
[[1808]]an [[Jose Bonaparte]] Espainiako errege izanik, Frantziako gudarostea Espainian sartu zenean, [[Francisco Javier de Elío]] Montevideoko gobernariak batzorde bat eratu zuen, eta [[Santiago de Liniers]] erregeordeari kargua uzteko eskatu zion, frantsesen aldekoa zelakoan. Buenos Airesen [[Maiatzeko Iraultza]]k Gobernu Batzorde Probintziala eratu zuen ([[1810]]), burujabetasunaren aldekoa, Montevideok ezagutu ez zuena eta bi hirien aurkakotasuna areagotu zuena. Espainiar erregezaleak Montevideora babestu eta erregeordetzaren hiriburu izendatu zuten.
 
[[1811]]ko [[otsailaren 28]]an hasi zen Montevideoko agintarien aurkako matxinada ([[Grito de Asencio]]), [[José Gervasio Artigas]] jeneralaren gidaritzapean. [[1814]]an espainiarrek amore eman zuten, eta hiria utzi. Buenos Airesko [[oligarkia]]k Sortaldeko Lurraldera hedatu nahi zuen bere aginpidea, eta Artigasen jarraitzaileek, berriz, burujabetasuna nahi zuten. Egoera horretan izan ziren liskarrez eta guduez baliatuz portugaldarrek hartu zuten Sortaldea ([[1817]]), Buenos Airesen oniritziarekin. [[1821]]ean Brasilgo Cisplatina probintzia izena eman zitzaion lurralde horri. Baina, [[1825]]ean, Buenos Airesen erbesteratuak zeuden ''Hogeita hamaihiru sortaldetarrek'' Brasilen aurkako matxinadara deitu zuten, [[Juan Antonio Lavalleja]]ren eta [[Manuel Oribe]]ren gidaritzapean. Biltzar bat egin zuten [[Florida (Uruguai)|Floridan]], Sortaldeko Lurraldea Rio de la Platako probintzien arteko bat izatearen aldekoa, eta Buenos Airesko gudarostearen laguntza jaso zuten. Uruguaiarrak [[Ituzaingóko gudua]]n garaile atera ondoren ([[1827]]), britainiarrek Argentinak eta Brasilek Uruguairen burujabetasuna onartzea lortu zuten Rioko bakean ([[1828]]).
 
=== Uruguai burujabea ===
[[1830]]ean onartu zen lehen konstituzioa, eta [[Fructuoso Rivera]] hautatu zuten errepublikako lehendakari. Riveraren gobernuak [[Juan Antonio Lavalleja|Lavallejaren]] matxinadei ([[1832]] eta [[1834]]), [[txarrua]] indiarren erasoei (1830-1832) eta Buenos Airesko gudarosteari ([[1833]]) aurre egin behar izan zien. Riveraren eta Lavallejaren arteko gorabeherek geroztik herrialdean nagusi izan diren alderdi politikoak sortu zituzten: Lavallejaren jarraitzaileen Alderdi Zuria, lurjabe handien interesak babesten zituena, eta Riveraren jarraitzaileen Alderdi Gorria, hirietako erdiko mailako klasearenak defenditzen zituena. 1838an bi alderdien arteko [[Gerra Handia (Uruguai)|Gerra Handia]] hasi zen: gorriak alde batetik, Rivera buru eta frantsesen eta ingelesen laguntza zutela, eta zuriak bestetik, [[Manuel Oribe]] buru eta [[Juan Manuel de Rosas]] argentinar diktadorearen laguntza zutela. 1851n Rosas diktadorea kargutik kendu zutenean Manuel Oribek amore eman zuen eta, galtzailerik eta irabazlerik gabe, bakeak egin zituzten bi alderdiek.
 
Gerraren ondorengo gobernu gehienak Alderdi Zurikoak izan ziren harik eta [[1865]]ean [[Venancio Flores]] lehendakari ohiak, Brasilen laguntzarekin, aginpidea kendu zien arte. Laguntza horrek Argentinarekin eta Brasilekin [[Aliantza Hirukoitza]] osatzera eta [[Paraguai]]ri gerra (1865-[[1870]]) egitera behartu zuen Uruguai.
 
Hurrengo urteetako barne egoera nahasiak eta krisi ekonomiko larriak militarren gobernualdiak ekarri zituzten: [[Lorenzo Latorre]] ([[1876]]-[[1880]]), [[Máximo Santos]] ([[1882]]-[[1886]]) eta [[Máximo Tajes]] (1886-[[1890]]). Denbora horretan gobernuak lurjabe handien ahalak murriztu, bakea bideratu eta abere hazkuntza sustatu zituen landetan. Halaber [[burdinbide]]ak egin eta [[telegrafo]] hariak hedatu ziren, hezkuntza publikoa bultzatu zen eta, oro har, britainiarren dirulaguntzaz, estatu moderno baterako oinarriak jarri ziren. Bestalde, [[italia]]r eta [[espainia]]r asko iritsi ziren eta herrialdea, [[1875]]an 450.000 biztanle zituena, milioi bat biztanle izateraino handitu zen mende bukaerako. 1890ean Tajes jeneralak zibilei itzuli zien lehendakaritza, herrialdearen normalizazio politikoari bide emanez.
 
=== XX. mendea ===
[[File:JoseBatlle1900.jpg|thumb|200px|[[José Batlle y Ordóñez]] 1900 aldean.]]
Mende hasierako politikoen artean aipagarria da [[José Batlle y Ordóñez]], Alderdi Gorrikoa, [[1903]]-[[1907]] eta [[1911]]-[[1915]] urteetan lehendakari izan zena, eta ondoren ere eragin handia izan zuena. Batlleren ideologia liberal berriaren administraziopean (''batllismoa''), esportazioetan oinarritzen zen ekonomiaren sendotzearekin batera, oso urte oparoak izan zituen Uruguaik alor guztietan, erdiko mailako klasearen nagusitasuna ekarri zutenak. Besteak beste, langileen eskubideei eta betebeharrei buruzko eta gizarte laguntzaren babeserako legedi aurreratuak egin ziren, Europako zenbait herrialdetakoak baino aurreratuagoak.
 
1917ko konstituzioa hark egindako berrikuntzetan oinarritua zen. Konstituzio horrek aginpide eragilea lehendakariaren eta Administrazio Kontseilu Nazionalaren ardurapean uzten zuen. Baina [[Depresio Handia|1929ko krisi ekonomikoaren]] ondorioz, [[Gabriel Terra]] lehendakariak ([[1933]]-[[1938]]) estatu kolpe baten bidez aginpide osoa bere gain uzten zuen konstituzioa indarrean eman zuen.
 
[[Alfredo Baldomir]] jeneralak (1938-1943) Terraren konstituzioa baliogabe utzi zuen eta aurreko urtetako demokraziara hurbildu zen politika egin zuen, [[1952]]an lehendakariaren ordez Administrazio Kontseilu Nazionala onartzearekin gauzatu zena. Bien bitartean, [[Bigarren Mundu Gerra]]n Uruguaik neutraltasuna gorde zuen, nahiz eta gerra aldarrikatu zion [[Hirugarren Reicha|Alemaniari]]. Gerrako urteetan ekonomiak aurrera egin zuen, [[Estatu Batu]]etako kapitalaren laguntzaz. Literatura arloan ''45eko belaunaldia'', [[Mario Benedetti]] eta [[Juan Carlos Onetti]] besteak beste, nabarmentzen hasi zen.
 
[[1954]]an, ordea, berriro ere krisi ekonomiko larria izan zen, arazo soziopolitikoak sortu zituena. [[1958]]an Alderdi Zuriak irabazi zituen hauteskundeak, lehenengo aldiz 93 urtetan, baina zurien gobernualdiek ezin izan zuten inflazioa geldiarazi eta gizarte arazoak are larriago izan ziren. [[1966]]an [[Óscar Diego Gestido|Gestido jeneralak]] lehendakaritza onartzen zuen konstituzioa egin zuen atzera. Bitartean, [[Tupamaroak]] ([[Tupac Amaru II.a]] indiar buruzagiaren omenez izen hori zutenak) izeneko gerrilla iraultzailea antolatu zuten hirian, bortizkeria erabiliz krisialdiari amaiera ematen saiatu zena. Gobernuak errepresioa areagotuz eta gizabanakoen eskubideak bertan behera utziz erantzun zuen.
 
[[Juan María Bordaberry]] lehendakariaren gobernualdian ([[1972]]-[[1976]]) gerra egoera ezarri zen, zibilez eta militarrez osatutako Segurtasun Kontseilu Nazionala sortu zen, Senatarien eta Diputatuen ganbarak desegin ziren, langileen erakundeak eta ezkerreko alderdi politikoak debekatu eta herritarren eskubideak murriztu ziren, eta gerrillari jazarri zitzaion. 1976an militarrez eta zibilez osatutako Batzorde Nazionalak kendu zion lehendakaritza Bordaberryri eta [[Aparicio Méndez]] izendatu zuen haren ordez.
 
[[1980]]ean militarrei esku handia ematen zien konstituzioari buruzko errefereduma egin zen, hautesleek atzera bota zutena. Militarrek [[Gregorio Álvarez]] jeneralari eman zioten lehendakari kargua eta demokrazia bideratzeko plana egin zuten, aginpidea zibilei itzultzeko. [[1984]]ko hauteskundeetan, 1971etik egiten ziren lehen hauteskunde demokratikoetan, Alderdi Gorriko [[Julio María Sanguinetti]] atera zen garaile, alderdi politiko guztiak onartuz eta preso politikoak askatuz militarren errejimenari amaiera eman ziona.
 
[[1990]]ean Alderdi Zuriko [[Alberto Lacalle]] hautatu zuten lehendakari. [[1991]]eko martxoan [[Mercosur]] ekonomia elkartearen sortzaile izan zen, Argentina, Brasil eta Paraguairekin batera. [[1992]]ko abenduan biztanleen %72k legearen kontra eman zuten botoa. Hala eta guztiz ere, gobernuak aurrera jarraitu zuen zenbait enpresa pribatizatzeko asmoarekin, hala nola hegazkin konpainia, gasa eta iparraldeko azukre kanabera sailak. Gobernuaren erabakiak kontrako manifestazio eta higikunde ugari sortu zituen.
 
[[1994]]ko hauteskundeetan Julio María Sanguinetti hautatu zuten lehendakari boto gutxiren aldearekin. [[1996]]. urtearen erdialdean alderdi politikoen egiturak koloka larrian egon ziren, Lacalle presidente ohiaren emaztea eta bere hainbat laguntzaile ustelkeriaz salatu baitzituzten. [[1997]]n Uruguaiko ekonomiak onera egin zuen, eta inflazioa %4 jaitsi zen. [[1999]]an [[Jorge Batlle]] hautatu zuten lehendakari.
 
=== XXI. mendea ===
[[1999]]tik [[2002]]ra krisi ekonomiko larria izan zen. [[2001]]eko udan, bankuak astebetez itxi zuten, eta, abuztuan, harrapaketak izan ziren Montevideoko auzo batzuetako denda eta saltokietan. Uruguai kaos ekonomikoan murgildua zegoen artean, [[NDF]]k Uruguairi batere dirurik ez mailegatzeko agindua eman zuen. Azkenean, negoziazio gogorren ondoren, Estatu Batuek 1.500 milioi dolarreko mailegu bat eman zioten Uruguairi banku estatalak kapitalizatzeko. Orduan hasi zen krisiaren konponbidea, baina haren ondorioak latzak izan ziren: 2003 eta 2004 urteetan, soldataren batez bestekoa %22 jaitsi zen 2000 urtearekin konparatuz; langabezia-tasa %17raino igo zen 2002an; suizidio-tasa ere %12,6 igo zen 2002an. [[2004]]ko hauteskundeetan, [[Tabaré Vazquez]] hautagai sozialista aukeratu zuten lehendakari.
 
== Gobernua, biztanleria eta administrazioa ==