Biomak Euskal Herrian: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Theklan wikilariak «Euskal herriko biomak» orria «Euskal Herriko biomak» izenera aldatu du, birzuzenketarik utzi gabe
No edit summary
1. lerroa:
[[Euskal Herria]] txikia bada ere (20.894 km2 baino ez ditu), orografia, klima eta gizakiaren eraginaren ondorioz, bioma ugari aurki ditzakegu. Oro har, biomak klimaren arabera banatzen direla esan dezakegu.
[[Euskal Herria]]k, nahiz eta lurralde txikia izan, [[klima]] dibertsitate handia du.
 
Gaur egun, gure planetan ia ez dago guztiz “naturala” den ingurunerik, ez eta Euskal Herrian ere, gizakiak ia ingurune guztiak aldatu dituelako nolabait. Aldaketak handiagoak izan dira batzuetan besteetan baino, baina gizakiok oso eragin handia dugu biometan.
[[Fitxategi:Euskal_herriko_klimen_mapa.png‎|300px|right]]
 
== Bioma hostogalkorra ==
== Euskal Herriko kliman eragina duten faktoreak ==
 
Baso epeletakoa ere izenez ezagutzen dena, Bizkaiko, Gipuzkoako, Arabako (Aiara, Zuia-Gorbeialdea) eta Nafarroako ipar-mendebaldean eta Iparraldean aurki dezakegu bioma mota hori.
Euskal Herria, iparraldera 42º eta 43º50' artean dago, hau da zonalde epelean. Lurraren inklinazioak eta aurkitzen garen latitudeak urtaro desberdinak egotea ahalbidetzen du. Neguan, eguzki izpiak zeharka iristen dira, udan aldiz zuzenean.
[[File:Iparraldeko paisaia.jpg|thumb|Paisaia hostogalkorraren adibidea: Iparraldeko baserriak.]]
Klima ozeanikoa dugu, euri ugari egiten du urte osoan (500-1500 mm), haize heze Atlantiarraren eraginez eta tenperatura epelak ditu, negu hotz samarrekin. Ingurune hauetako urteko batez besteko tenperatura 10º eta 20º artean ibili ohi da.
 
Lurraldea menditsua da, altuera handirik gabea. Ibaiak kostaldetik hurbil daude eta laburrak dira, arro txikikoak, emaritsuak eta higatzeko ahalmen handikoak.
 
Itsas bazterra koskatsua da eta hainbat itsasadar ditu: Bilbo, Urdaibai, Zumaia, Pasaia...
 
Hariztiek eta pagadiek osatzen dituzte baso nagusienak. Horiekin batera, gaztainak, urkiak, akaziak, sahatsak... Baina gizakiaren eraginez, jatorrizko basoak desagertu egin dira. Horien ordez, industriarako gaiak ateratzeko bestelako basoak (pinudiak, eukaliptoa) sortu dira Bizkaian, Gipuzkoan, Araban eta Nafarroan. Nekazaritarako eta abeltzaintzarako belardiak, landak, baratzeak eta laboreak (artoa) lantzen dira.
 
Ingurune hau oso populatua dago, bereziki industrializazioaren ondorioz. Orduan, paisaia naturala ia erabat desagertu egin da.
 
== Tarteko bioma ==
 
Euskal Herriko ur-mugatik hegoaldera kokatzen da, Añanatik Zangoza ingurura arte: Arabako lautada, Nafarroako sakana, Iruñeko arroa...
 
Mediterraneo eta kontinental arteko klima du. Euri gehiegi egiten ez badu ere, ez da bioma oso lehorra.
 
Ibai guztiak (Uda, Zadorra, Ega, Arga, Irati...) Ebron amaitzen dira eta emari handikoak dira, ura mendilerro nagusietatik jasotzen baitute.
 
Erliebe aldetik lautada da nagusi. Nekazaritzarako oso lur emankorra da.
 
Giza jardueran nekazaritzak garrantzi handia du alde honetan: laboreak, garia, zekaleak, garagarra, patata... lantzen dira.
 
== Ikus, gainera ==