Ekaitz: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Joxemai wikilariaren aldaketak ezabatuz, 82.127.143.177 wikilariaren azken bertsiora itzularazi da. |
|||
10. lerroa:
[[Fitxategi:Rolling-thunder-cloud.jpg|320px|thumbnail|ezkerrera|Ekaitza sortzen [[Enschede]] hirian (Herbehereak)]]
{{wikitu|Artikuluaren zati|oharra=Barne loturak jarri behar dira hainbat hitzetan, euskal wikipedian hitz horien kontzeptua azaltzeko ditugun artikuluetara jo ahal izateko. Gainera, atal hau oso luzea da, azpiataletan zatitzea komeni litzateke.}}
Hainbat eragile dira kontuan hartu beharrekoak ekitza sortzeko. Batetik, lurra berotzean eguratsean gertatzen den ezegonkortasuna; egunen eta urte sasoien arabera gehiago ala gutxiago berotzen da lurra, eta horrenbestez [[uda]]ko arratsalde beroetan gertatzen dira intentsitate handieneko ekaitzak. Beste eragile aipagarri bat aire masak [[mendikate]]en gainetik igarotzeansortzen den ezegonkortasuna da. Hirugarrena, berriz, haizeak prozesu termiko edo dinamikoen ondorioz izaten duen konbergentzia da. Eta azkenik, orobat du ekaitzen sorreran garrantzia aire masa batek fronte hotz baten aurrean gorantz egiteak, aire masa oso ezegonkorra denean batez ere; bero bolada baten ondoren frontze hotz bat eratzeak, adibidez.▼
▲Hainbat eragile dira kontuan hartu beharrekoak
Horiek dira, beraz, ekaitza sorrarazten duten arrazoiak, baina arrazoi horiez gainera beste baldintza batzuk ere behar dira ekaitza dakarten hodei kumuluninboen dorreak haz daitezen. Lehenik eta behin, eguratsaren egoerak ezegonkorra izan behar du, aire epel hezea behar da eguratsaren behealdeko geruzetan eta aire hotz trinkoa goialdean.
Bestetik, ur lurrun ugari ere behar da, eta baita haize bolada indartsuak ere, troposferaren gune gorenetan. Baldintza horiez gainera, badira beste bi ere: hodeiak altura handia hartu behar du, hoztu dadin, horrela (hau da -20° C eta -40° C arteko tenperaturan) lortuko baita gune glaziogenoak edo izotz guneak eratzea, eta, bestalde, haizeak norabidea eta lastertasuna aldatu behar ditu eguratsaren goiko geruzetan, behetik gorako konbekzio korrontea heda dadin.Ekaitzaren egitura zelula izeneko gune aktibo bat edo gehiagoz osatua da; gune aktibo horiek oso gutxi irauten dute, ordu erditik bi ordura bitarte, eta tarte horretan hiru aldi bereizten dira: kumulu aldia, heldutasuna, eta amaierako edo desagertze aldia.Kumulu aldia hasierako aldia da, kumulu dorrearen bilakaera gertatzen den aldia hain zuzen. Aldi honetan goranzko haize lasterrak gertatzen dira hodei guztian zehar, hodeiaren azpitik goi limiteraino, hodei barneko airea inguruneko airea baino epelagoa baita; hodei barneko korronteek segundoko hirutik bost metrotarako lastertasuna dute azpialdean, baina hodeian zenbat eta gorago igo, orduan eta lasterrago dabiltza, segundoko hamar bat metroko lastertasuna iritsi arte.
Aurreko aldian hasi bada ere handitzen, hodeia gero eta gehiago handitzen da orain, gero eta eremu handiagoa hartzen duela behetik gora, eta segundoko hogeita hamar metro baino korronte bizkorragoak eratzen dira geruza garaienetan; hodeiaren goialdean kolore zuriko kumuluninbo distiratsu ikusgarriak eratzen dira, eta azpia, berriz, berun kolorekoa izaten du hodeiak. Goranzko korronteek daramaten ur lurruna bereganatu ahala, handitu egiten dira izotz zatikiak eta ur tantak, kumulu aldian suspentsioan eusten zien indarrak baino pisu handiagoa hartzen dute, eta horrenbestez euri edo kazkabar gisa prezipitatzen dira. Prezipitazioarekin batera trumoiak eta tximistak izaten dira, eta, horrez gainera, izotz aleek eta ur tantek beheranzko haize boladak sortzen dituzte, erori ahala. Beheranzko korronte horiek ur jasa handiak eta haize bolada indartsuak ekartzen dituzte, tenperatura ere hozten dute (bost gradu zentigradutik gora), eta presioa handitzen dute, haize hotzak beroak baino dentsitate handiagoa duenez.
20 ⟶ 22 lerroa:
Ekaitzaren zelulak aldi honetan iristen ditu gehieneko zabalera –zortzi kilometro inguruko diametroa– eta altura gorena, hamar-hamabi kilometro (tarteka 18-20 kilometro ere izaten ditu tropiko aldeko tropopausan); garaiera horretan sortzen den indar handiko haizeak hodeiaren goialdea itxuraldatzen du, itxura zapala ematen dio, ingude itxura alegia, kumuluninboaren ezaugarri berezia dena; ingude horrek izotz eta elurrez osaturiko zirroak ditu, eta zenbait kilometroko tartea hartzen du haize laster nagusiaren norabide berean.Desagertze aldia beheranzko korronteek goranzkoek baino indar handiagoa dutenean gertatzen da. Ekaitza eragiten duen haize laster epel hezea eten egiten da aldi honetan. Zelulak hezetasuna galdu ahala, gutxitu egiten da bero latentea askatzean eratzen den energia, eta horrela hasten da ekaitza desagertzen; goranzko mugimenduak desagertu egiten dira, eta goitik beherako korronte ahulagoak agertzen dira haien ordez; hodei kumuluninboa desagertu egiten da horrenbestez eta goiko geruzetan ez dira gelditzen altokumuluak eta ingudea osatzen zuten zirroak baizik.
Ekaitza hasi bezain bizkor desagertzen da beraz; ordubete edo bi orduren buruan desagertzen da, bitarte horretan
Ekaitzak dakarren prezipitazioa kazkabar moduan jausten da askotan, baina isurkari bihurtzen da oro har lurrera erori aurretik, eta ez da beraz kazkabarrak ekar ditzakeen ondorio kaltegarririk izaten. Kazkabarra ura izozte puntuan gora eta behera ibiltzearen ondorioz eratzen da; horrenbestez, zenbat eta indar handiagoa izan behetik gorako haize korronteek, orduan eta gorago igoko da hodeia, eta orduan eta handiagoak kazkabar aleak, eta orduan eta aukera gehiago izango dituzte orobat lurreraino erortzeko. Horixe gertatzen da hain zuzen ekaitzak oso gogorrak direnean. Trumoiak eta tximistak dira ekaitzen ezaugarri aipagarrienak, hasieran esan den bezala. Bi gertaera horiek hodeiaren barneko turbulentzia indartsuen ondorioz sortzen dira. Aire korronteak bizkor gorarazten dituzten eragileak alde batera utzirik, tenperatura beroak eta uraren kondentsazioak areagotu egiten du goratze hori, eta behetik gorako indar handiko mugimenduak izaten dira aire masaren baitan. Hodeiaren barnean izaten diren prozesuek ioi trukea gerarazten dute, izotz kristalak agertzeak batez ere. [[Fitxategi:Aivazovsky,_Ivan_-_The_Ninth_Wave.jpg|thumb|285px|''Bederatzigarren [[uhin]]a'' [[Ivan Aivazovski]]ren margoa 1850 urtekoa.]]
Izotzak karga negatiboak hartzen ditu, eta ura, berriz, karga positiboz kargatuta gelditzen da. Goranzko korronteen ondorioz ura hodeiaren goialdera iristen da, karga negatiboa hodeiaren behealdean gelditzen da beraz, eta karga positiboak goian pilatzen dira. Potentzialak zentimetroko hiru mila volterainoko aldea ere izan dezake hodeiaren behealdearen eta goialdearen eta lurraren artean –goialdeak eta lurrak karga positiboa baitute–, eta potentzialaren arteko alde horri esker karga trukea izaten da. Era berean, truke horiek hodei beraren bi guneren artekoak, hodei baten eta lurraren artekoak, eta are bi hodeiren artekoak ere izan daitezke, baldin eta bataren eta bestearen potentzialaren artean txinparta eragiteko adinako aldea badago. Kondentsadore erraldoi horren deskarga euriaren bidez –zatiki kargadunak garraiatzen baititu urak– edo deskarga
== Motak ==
|