Nafarroako konkista: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
17. lerroa:
* [[1140]]an, [[Alfontso VII.a Leongoa]] eta [[Bartzelona]]ko [[Ramon Berenguer IV.a]]k [[Carriongo ituna]] sinatu zuten.
* [[1151]]an, berriro, [[Alfontso VII.a Leongoa]] eta [[Bartzelona]]ko [[Ramon Berenguer IV.a]]k [[Tudejengo ituna]] sinatu zuten [[Iberiar Penintsula]] banatzeko: [[Nafarroako Erresuma]] ez ezik [[Murtziako Erkidegoa|Murtzia]] eta [[Levante]] ere [[Aragoi]]entzat eta bestea [[Gaztela]]rentzat.
* [[1157]]an, [[Antso VI.a Nafarroakoa|Antso VI.a ''Jakintsua''k]] eraso eta gero, [[Alfontso VII.a Leongoa]] eta [[Bartzelona]]ko [[Ramon Berenguer IV.a]]k [[Lleidako ituna]] sinatu zuten. [[Nafarroako Erresuma]] banatu ez ezik Alfontso Bartzelonakoa eta Antsa Gaztelakoa ezkondu zituzten<ref name=Elizari> Elizari</ref>.
[[Fitxategi:Royal Arms of England (1198-1340).svg|120px|right|thumb|[[Ingalaterra]]ko erresumaren armarria.]]
* [[1174]]an, [[Alfontso VIII.a Gaztelakoa]] eta [[Alfontso II.a Aragoikoa]]k beste ituna sinatu zuten. [[Antso VI.a Nafarroakoa|Antso VI.a ''Jakintsua''k]] erasoak bukatzeko tregoa sinatu eta [[Henrike II.a Ingalaterrakoa]]ren bitartekaritza onartu zuen Gaztela eta Nafarroaren arteko mugak finkatzeko. Erregeak [[1177]]ko [[martxoaren 16]]an eman zuen [[Henrike II.a Ingalaterrakoaren laudoa|laudoa]]. Laudoak [[1158]]ko mugak, [[Alfontso VII.a Leongoa|Alfontso VII.a]] baino lehenengoak, mantendu zituen, hau da Nafarroak [[Errioxa]] eta [[Bureba]] galduko lituzte. Hala ere, ez dago ondo azalduta<ref name=laudo> [http://www.nabarralde.com/dok/agiriak/A101.pdf José Ángel Lema Pueyok argitaratutako laudoa]</ref>, batzuen ustez<ref name=Urzainki>Urzainki</ref> Nafarroak [[Araba]], [[Gipuzkoa]] eta [[Bizkaia]] osoa mantenduko lituzke, beste batzuen ustez, berriz, [[Gipuzkoa]], [[Durangaldea]], [[Errioxa]]ko Leguin eta [[Zabalateko gaztelua|Zabalate]] eta [[Araba]] [[Añana]] gabe bakarrik.<ref name=Gipu>[http://www.gipuzkoakultura.net/ediciones/versus/orella-es.htm José Luis Orellaren liburua]</ref>
* [[1177]]ko [[uztail]]ean, hau da, laudoa eman eta lau hilabete geroago, [[Alfontso VIII.a Gaztelakoa]] eta [[Alfontso II.a Aragoikoa]]k berriro azpijokoan aritu ziren [[Cuenca]]n.<ref name=Elizari />
* [[1179]]ko [[martxoa]]n Gaztela eta Aragoik [[Cazorlako ituna]] sinatu zuten, [[Nafarroako Erresuma]] ez ezik<ref name=Elizari /> [[musulman]]en lurraldeak ere banatzeko. Gauzak horrela, [[Nafarroako erregeen zerrenda|Nafarroako erregeak]], [[apiril]]ean, [[Naiara]] eta [[Logroño]] artean Gaztelako erregea topatu eta mugak finkatu zituen.<ref name=Gipu />
81. lerroa:
[[Fitxategi:France moderne.svg|120px|left|thumb|[[Frantzia|Frantziako Erresumaren]] armarria.]]
 
Nabarreria mendean hartu eta gero Nafarroa osoan gaztelarren aldekoen aurkako kanpaina zabaldu zen, bere lurrak kenduz eta jauregi eta dorreak suntsituz. [[Ezkaba]] mendiko gotorlekuan [[frantzia]]rrak nafarrek urrunduak izan ziren. Gero nafarrek gaztelua utzi eta [[ur]]a eta elikagaiak pozondu zituzten. Frantziarrek txakurrak hilik aurkitu zituztenez ez ziren pozonduak. Gotorlekua zeharo erraustu zuten.
 
Hortik [[Frantzia]]ko armadak [[Mendabia]]rantz jo zuen, oraindik gaztelarren eskuetan zegoela. Harresiaren ateak irekiak zeudenez, Beaumarchais eta tropak irten ziren, auzokoen segadan erori. Laster errenditu zen hiribildua. Era berean, gero [[Punicastro]], [[Lizarra]] eta [[Garaño]] gaztelua erori ziren. Horrela [[Joana I.a Nafarroakoa]]k erresuma gobernatu zuen [[Frantzia]]ren babespean<ref name=Jimeno />. Gaztelarren aldeko buruzagia zen [[Gartzia Almoravit]], Nafarreriatik ihes egitea lortu bazuen ere, atxilotu eta [[Tolosa (Frantzia)|Tolosan]] hil zen<ref name="izko2" />.
106. lerroa:
[[1455]]ean [[Vianako Printzea]] atxilotu eta jarauntsirik gabe utzi zuten, [[Leonor I.a Nafarroakoa|Leonor]] arrebaren mesederako. [[1458]]an [[Alfontso V.a Aragoikoa]] hil zenean, Joanes [[Aragoiko Erresuma|Aragoiko errege]] bihurtu zen. [[Karlos IV.a Nafarroakoa|Karlos]] [[1461]]ean hil zen, ziur asko [[birikeri]]ak jota, baina Joana Enrikez amaordeak pozonduta izanaren zurrumurruek [[Katalunia]]n matxinada sortu zuten. [[1464]]an [[Blanka II.a Nafarroakoa|Blanka]] hil zen pozonduta.<ref name="izko2" /><ref name= Esarte>Pedro Esarte </ref>
 
Bitartean [[Henrike IV.a Gaztelakoa]]k [[1460]]an [[Viana]] hiribildu hartu zuen. Bederatzi hilabetez borrokatu ondoren, Joanesek berreskuratu zuen. Baina [[Aragoiko Erresuma]]ri eman zion.
 
[[Joana Enrikez]] eta [[Leonor I.a Nafarroakoa|Leonor]] [[1467]]ko [[ekainaren 20]]an [[Ejea de los Caballeros|Ejean]] elkarrizketa izan zuten. Bileran Nafarroako Erresuma mantentzeko Aragoiko Erresuma uko egin zuen Fernandoren alde. Honek [[1461]]ean 10 urte zituela, Aragoiko Gorteek lehen semetzat ezagutu zuten<ref name= Esarte />. [[1469]]ko [[otsailaren 22]]an, berriz, Joanes II.ak [[Borgoina]]ko dukearekin ituna sinatu eta bere semearentzat [[Aragoi]] eta [[Sizilia]] ez ezik [[Nafarroa]] ere aintzatetsi zituen.
 
[[1474]]an [[Fernando II.a Aragoikoa|Fernando Katolikoak]] [[Elisabet I.a Gaztelakoa]] ezkondu zuenez, [[1476]]an ''"Nafarroa, Gaztela, Leon, Portugal eta Siziliako erregea eta Aragoiko lehensemea"'' titulua eman zion bere buruari [[beaumondar]] eta [[agramondar]]ren artean arbitrajeak ematen ari zela. Arbitrajeak aprobetxatuz [[Nafarroa]]n 900 soldadu gaztelarrak kokatu zituen, horietatik 150 [[Iruñea]]n. [[1478]]an Iruñeko gotorlekuaren buruzagi [[Leringo konderria|Leringo kondea]] zen [[Luis Beaumontekoa]] izan zen, [[beaumondar]]ren buruzagia zena. Hau ez zen [[Leonor I.a Nafarroakoa|Leonorren]] gustukoa, baina alferrik.
 
[[1479]]ko [[urtarrilaren 19]]an Joanes hil eta [[Leonor I.a Nafarroakoa|Leonor]] erregin bihurtu zen baina hamabost egun baino ez zuen iraun. [[Fernando II.a Aragoikoa|Fernando]] sasianaiarekin arazoak zituenez, [[Frantzisko I.a Nafarroakoa|Frantzisko ''Febus'']] izendatu zuen errege berri. [[1483]]an Frantzisko hil eta [[Katalina I.a Nafarroakoa|Katalina Foixkoa]] arreba izan zen erregina, [[1484]]an [[Joanes III.a Nafarroakoa|Joanes Labritekoa]] ezkonduko zuena.
152. lerroa:
[[Iruñea]] okupatu eta gero, [[Tutera]] erasotzeari ekin zioten gaztelarrek. Fernando berak [[abuztuaren 12]]an [[Logroño]]ra joan zen [[Tutera]] eta [[Lizarra]]ren aurkako maniobrak zuzentzeko. Gaztelarrek [[Tutera]] setiatu eta [[Zaragoza]]ko artzapezpikua eta [[Fernando II.a Aragoikoa|Fernando Katolikoaren]] semea zen [[Alonso Aragoikoa]]ren tropen laguntzarekin [[irailaren 9]]an errenditu zen. [[Urriaren 4]]an Fernandok [[foru]]ak eta eskubideak zin egin zituen.
 
[[Abuztua]]ren azken astean, Albako dukeak [[Pirinioak]] zeharkatzeko armada prestatu zuen. Abangoardiak, [[Cristóbal Villalba]] koronelak zuzenduta, 300 zaldun, 2.900 oinezko, zenbait artilleria-pieza eta 500 artillari zituen. Gauez eta ustekabez agertu ziren [[Orreaga]]n [[Orreagako Kolegiata|kolejiata]] hartuz eta [[Auritz]] erretzen. [[Irailaren 2]] eta [[Irailaren 3|3an]] hantxe kanpatu ziren. [[Iraila]]ren hasieran [[Aezkoa]], [[Zaraitzu]] eta [[Erronkari]] hartu zituzten. Aldi berean Carlos Pomarrekoak zuzendutako aragoarrek [[Burgi]]ko gaztelua hartu zuten. [[Pirinioak]] zeharkatu eta gero zenbait gaztelu ere hartu zituzten, nafarrekin borroka txiki batzuk izaten. [[Irailaren 10]]ean [[Donibane Garazi]] eta inguruko eskualdea okupatu zuten. [[Nafarroa Beherea]] okupatu eta gero, bertoko herriak arpilatu eta erre zituzten, tartean [[Ainhize-Monjolose|Ainhize]], [[Garrüze]] edo [[Uhartehiri]].
[[Fitxategi:Orthez Pont.JPG|220px|left|thumb|[[Ortheze]], Nafarroako erregeen aterpea.]]
 
173. lerroa:
[[Iruñe]]ko setioaren porrota eta gero, [[Gipuzkoa]]n zegoen zutabea ere erretiratu zen, okupatutako zenbait herri errez.
 
[[Iruñe]]tik alde egin zuten soldaduak Petri Lopez Padilla gaztelarrak eta Karlos Gongora [[beaumondar]]rak erasoak izan ziren gaskoi eta biarnotar batzuk harrapatuz. [[Iruñe]]ra eraman zituen batzuk bere banderekin batera. Albako dukeak [[Hondarribi]]ko alkaidea zen [[Diego Lopez Aiarakoa]]ri eskatu zion nafar-gaskoien atzealdea erasotzea. [[Belate]]n [[alemania]]r ''[[landsknecht]]''ak harrapatu eta [[oinaztar]] [[gipuzkoa]]rrek [[Belateko gudua|gudu honetan]] 10 edo 12 [[kanoi]] lortu zituzten.
 
[[Gaztelako Erresuma]]ko armadak [[Baztan]]erantz ere jo zuen. Borroka batzuk izan ondoren, Frantses Beaumontekoak zuzendutako gaztelarrek [[Amaiurko gaztelua]] eta harekin batera ibar osoa hartu zuten<ref name=Esarte />.
184. lerroa:
[[Julio II.a]] [[aita santua]]k, hil baino lehen, ''"[[Exigit Contumacium]]"'' [[bulda]] eman eta [[Nafarroako erregeen zerrenda|Nafarroako erregeak]] eskumikatu zituen, Fernando II.aren inbasioa bidezkotuz. [[Leon X.a]]k, Fernando II.aren presioak bultzatuta, bulda berretsi zuen [[1514]] eta [[1515]]ean nafarrek egindako maniobra diplomatikoek fruitu eman gabe. [[1513]]ko [[apirilaren 1]]ean Fernando Katolikoak eta Louis XII.ak [[Urtubiako bakea]] sinatu zuenean isolamendua areagotu egin zen. Itun honi esker, [[Gaztelako Erresuma]]k [[Foix]] eta [[Bearno]] konderriak izateko uziak utzi eta [[Frantzia]]k Espainiak [[Napoli]] izatea onartu eta nafar erregeei laguntza kentzea adostu zuten. [[1514]]an [[Orleans]]en beste itun bat sinatu zuten bakea berresteko. Itunaren eraginkortasuna [[Henrike VIII.a Ingalaterrakoa]]k gaztelarrekin akordioak hautsi eta [[Nafarroa]]ra 10.000 arkulari bidali nahi zuenean azaldu zen. Frantziako erregeak laguntza ukatu eta gaztelarrek [[Nafarroa]]n finkatu ziren.
 
Gaztelarrek eskas kontrolatu zuten [[Nafarroa Beherea]]. Bertokoekin, tartean [[Leringo konderria|Leringo kondearen]] lehengusua zen Luxako jaun [[beaumondar]]rrarekin, negoziazioak abian jarri zituzten. [[1514]]ko [[abuztuaren 20]]an bertoko nobleek Fernando II.ari fideltasuna zin egin zioten eskubideei eutsi eta [[Joanes III.a Nafarroakoa|Joanes Labritekoari]] ez erasotzearen truke.
[[Fitxategi:Armoiries Ferdinand II Aragon.svg|thumb|120px|right|Fernando II.a Aragoikoa eta V.a Gaztelakoaren armarria.]]
Puntu estrategikoetan defentsa sendotu zuten iparraldetik etorritako erasoak uxatzeko. [[Iruñea]]n, Santiago izeneko gaztelua, gotorleku berria eraiki ez ezik beste lekuetan galtzaileen eskuetan zeuden gotorlekuak bota ere egin zituzten, altxamenduak saihesteko. Galtzaileen jazarpena sistematikoa zen, aldiz, okupazioaren aldekoak sarituak izan ziren. Gehienetan, [[Joanes III.a Nafarroakoa]]ren garaietan nafar administrazioaren goi-karguak zirenak eta Fernando Katolikoari fideltasuna zin egin ziotenek postua mantendu zutela esan daiteke.
207. lerroa:
 
=== Bigarren bermatzea ===
Geroko arazoak saihesteko asmotan, [[Gaztela]]ko erregeordea zen Cisnerosek gaztelu guztiak eraistea agindu zuen, tartean aliatu [[beaumondar]]renak ere eta [[beaumondar]]ren batzuk eta estrategikoak izan ezik<ref>[http://www.nabarralde.info/sagredo/?p=11 Iñaki Sagredoren blog:''"Sin castillos en Nafarroa «no ai ombre que alçe la cabeza»"'']</ref>. Hasteko [[Zangoza]]koa bota zuten lehendabizikoa, altxamendua zela eta. Bestetik, [[Pirinioak|Pirinioetako]] gotorlekuak eta [[Iruñe]]ko ingurukoak berreraiki zituen. Susmagarriak zigortzea eta nafar asko [[Andaluzia]]ra erbesteratzea proposatu zuen. Azkenean ez zuen burutu, baina [[Erribera]]ko [[musulman]] nafar batzuk [[1516]]ko [[maiatz]]ean egotziak izan ziren.
[[Fitxategi:Donibane Garazi 1510.JPG|220px|right|thumb|[[Donibane Garazi]]ko [[1510]]ean eraikitako etxea.]]
[[Joanes III.a Nafarroakoa|Joanes Labritekoa]] [[1516]]ko [[ekainaren 17]]an eta [[Katalina I.a Nafarroakoa|Katalina Foixkoa]] [[1517]]ko [[otsailaren 12]]an hil zirenez, [[Henrike II.a Nafarroakoa]] "Zangozakoa" errege bihurtu zen.
270. lerroa:
Barkamena eta gero [[Nafarroako Erresuma]]ko administrazioa espainiaratu egin zen.
 
Bitartean, [[frantzia]]rrek [[Milano]]n galdu eta eskualdea utzi egin behar zuten. [[Frantzia]] alde guztietatik jazarria bazen ere, [[Paris]]etik gertu [[Ingalaterra|ingelesak]], [[Borgoina]]n [[alemania]]rrak eta [[Baiona]]n [[espainia]]rrak geldiaraztea lortu zuen. [[Karlos I.a Espainiakoa]]ren armadak [[Proventza]]n sartu eta [[Marseille]] setiatu zuen. [[Frantzisko I.a Frantziakoa]] kontraerasotzeko gai ere izan zen, baina [[Paviako gudua]]n galdu eta, [[Henrike II.a Nafarroakoa]]rekin batera, espainiarrek atxilotua izan zen<ref name=ortega />.
 
[[1525]]eko [[otsailaren 24]]an izandako bataila honen ostean, Frantzisko I.ak [[1526]]ko [[urtarril]]ean [[Madrilgo ituna]] sinatu zuen. Itun honen zazpigarren artikuluan berriro ez ziola [[Nafarroako erregeen zerrenda|Nafarroako erregeari]] [[Nafarroako Erresuma]] berreskuratzera lagunduko adostu zuten. [[Henrike II.a Nafarroakoa]]k [[1527]]an ihes egin zuen presondegitik.
276. lerroa:
== Geroko bilakaera ==
=== Nafarroa Beherea ===
[[1521]]eko [[irail]]etik aurrera, [[Donibane Garazi]]ko [[Mendiguren gaztelua]] [[Henrike II.a Nafarroakoa|Henrike II.anen]] jarraitzaileen eskuetan zegoen. [[1525]]ean gaztelarrek berriro okupatu bazuten ere, laster galdu zuten eskualdearen kontrola. [[1527]]ko [[irail]]ean Hernando Sandovalek zuzendutako espedizio batek kontrola berreskuratu eta inguruko herriei Karlos I.a enperadoreari fideltasuna eta obedientzia eskatu zien.
 
[[1528]]ko [[uztail]]ean Karlos I.ak herrialdea galdutzat eman eta [[Henrike II.a Nafarroakoa|Henrike II.ak]] berreskuratu zuen. Lurralde hauetan [[Nafarroako Erresuma]]k bere independentzia mantendu zuen,
297. lerroa:
 
=== Mendeurrena ===
[[2007]]ko [[martxo]]an [[Nafarroako Gobernua]]k [[Navas de Tolosako gudua]]ren zortzigarren mendeurrena eta Albako dukearen tropen konkistaren bosgarren mendeurrena oroitzapena egiteko batzordea sortu zuen<ref>{{Erreferentzia|url=http://www.navarra.es/home_eu/Actualidad/Sala+de+prensa/Noticias/2009/01/12/120109cu92.htm|egilea=[[Nafarroako Gobernua]]|izenburua=Sanz presidentea eta Molina ministroa 2012 Batzorde Antolatzailea eratzeko bileraren buru izan dira}}</ref>. Batzorde Antolatzaile hau [[Miguel Sanz]] presidenteak, [[César Antonio Molina]] Espainiako kultura ministro ohiak, [[Iruñea]] eta [[Donapaleu]]ko alkateek, [[Iruñea eta Tuterako artxidiozesia|Iruñeko artzapezpikuak]] eta beste kideek osatuta dago.
 
[[2008]]ko [[apirilaren 5]]ean [[Nestor Basterretxea]] artistak, [[Pablo Antoñana]] idazleak, Tasio Agerre [[Nabarralde]] erakundeko presidenteak eta beste hainbat nafar intelektual eta pertsona ospetsuek "1512-2012 Nafarroaren konkista" agiria sinatu zuten nafar gehienek orain bost mende gertatua ezagun dezatela<ref>{{Erreferentzia|egunkaria=[[Berria]]|url=http://paperekoa.berria.info/iritzia/2008-05-28/005/007/1512_2012_nafarroaren_konkista.htm|izenburua=1512-2012 Nafarroaren konkista|data=2008-05-28|egile1-loturaNestor Basterretxea|izena1=Nestor|abizena1=Basterretxea|egile2-lotura=Pablo Antoñana|izena2=Pablo|abizena2=Antoñana|izena3=Tasio|abizena3=Agerre}}</ref>. Nafarroa Bizirik! ekimenak hainbat ekitaldi ere antolatu ditu historiografia ofizialak gertatutakoa urtu ez dezan. [[2010]]ean Nabarralde erakundeak "Euskal Herriko Historialarien I. Biltzarra" antolatu zuen [[Viana]]n non "Historiografia ofizialak «ezkutatu duen errealitateaz» eztabaida piztea" zuen helburua<ref>{{Erreferentzia|url=http://paperekoa.berria.info/plaza/2010-09-08/034/001/konkistaren_egien_bila.htm|izenburua=Konkistaren egien bila|izena1=Iñigo|abizena1=Astiz|data=2010-09-08|egunkaria=[[Berria]]}}</ref>