Karlistaldi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
4. lerroa:
[[1833]] eta [[1876]] artean [[Karlismo|karlistek]] — [[Karlos Maria Isidro Borboikoa|Karlos infantea]] (Karlos V.a izango zena) eta bere oinordekoen jarraitzaileak — zenbait aldiz "Jainkoa, Aberria eta Erregea" lelopean matxinatu eta balio tradizionalak ([[legitimismo]] eta [[katolizismo]]a) aldarrikatu zituzten [[liberalismo]] hasieran eta gero [[errepublikanismo]]aren aurka.
 
[[1833]]an [[Fernando VII.a Espainiakoa]] hil zenean, bere laugarren emaztea zen [[Maria Kristina Borboikoa]] erregeorde bilakatu zen, bere alaba [[Elisabet II.a Espainiakoa|Elisabeten]] izenean. Honek bitan zatitu zituen bere mendekoak, alde batetik ''cristino''ak edo ''isabelino''ak eta bestetik karlistak izanda. ''Cristino''ek erregeorde eta bere gobernua babesten zituzten, karlistek, berriz, [[Karlos Maria Isidro Borboikoa|Karlos infantea]], Fernando VII.aren anaia, erregetzat zuten. Gakoa [[1830]]ean ezarritako [[lege saliko]]a indargabetzen zuen Berrespen Pragmatikoaren legezkotasunean zegoen.
 
[[Euskal Herria]]n eragin handia eduki zuten, herritar gehienek Karlos erregegaien alde egin baitzuten. [[Bigarren Karlistaldia]] [[Katalunia]]n nabarmendu zen bitartean, Euskal Herrian bereziki [[Hirugarren Karlistaldia|hirugarren gerra]] nabarmendu zen.
31. lerroa:
[[Hirugarren Karlistaldia]] [[1872]] eta [[1876]] Karlos VII.a izengoitiaz [[karlismo|karlisten]] erregenahia zen [[Karlos Borboikoa (Madrilgo dukea)|Karlos Borboikoaren]] jarraitzaile eta [[Amadeo Savoiakoa|Amadeo I.a]], [[Espainiako Lehen Errepublika]] eta [[Alfontso XII.a Espainiakoa|Alfontso XII.aren]] gobernuen arteko [[guda]] izan zen<ref name = "Extramiana">{{Erreferentzia| izena1 = José| abizena1 = Extramiana| izenburua = Historia de las guerras carlistas| argitaratze-lekua = [[Donostia]]| urtea = [[1978]]-[[1979]]}}</ref>.
 
[[1870]]eko [[martxo]]an [[Karlismo|karlisten]] buruzagi politiko eta militarra zen [[Ramón Cabrera]]k, bere ustez, "armaz garaipena lortzeko egoera ez zegoela" eta "[[Espainia]] [[gerra zibil]] berriaz arriskatzea nahi ez zuenez" dimisioa aurkeztu zuen<ref>{{Erreferentzia| abizena1 = Urcelay Alonso| izena1 = Javier| izenburua = Cabrera. El Tigre del Maestrazgo| argitaratze-lekua = [[Bartzelona]]| argitaletxea = Ariel| urtea = [[2006]]| isbn = 84-344-5205-7}}</ref><ref>{{Erreferentzia| izena1 = Conxa| abizena1 = Rodriguez Vives| izenburua = Ramón Cabrera a l'exili| argitaratze-lekua = Montserrateko monasterioa| urtea = [[1989]]}}</ref>. Hala ere Karlos erregenahiak, erbestean hilabetez [[matxinada]] prestatzen ari zela, [[1872]]ko [[apirilaren 21]]a [[Espainia]]ko koroa eskuratzeko zuen eskubidea aldarrikatzeko data izango zela erabaki zuen.
 
Gerra honen gudaleku nagusia, [[Lehen Karlistaldia]]n bezala, [[Hego Euskal Herria]] izan zen. Baina, [[1872]]ko [[uztail]]ean, [[Filipe V.a Espainiakoa|Filipe V.a]] ezarritako [[Planta Berriko dekretuak|Planta Berriko dekretuen]] bitartez indargabetutako [[foru]]en berrezarpena proposatu zuenean, hein handi batean [[Katalunia]]n eta neurri txikiagoan [[Valentziako erresuma|Valentzian]] eta [[Aragoi]]n matxinada hara zabaldu zen. [[Andaluzia]]n eta beste hainbat lekutan ere zenbait partidak [[mendi]]etara joan eta guda baino [[bandolerismo]]ari ekin zioten inguruko biztanleen artean jarraitzaile gutxi zituztenez gorriak ikusi zituzten ekintzak burutzeko.