Kandinskyren tradizioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
21. lerroa:
}}
 
'''''Kandinskyren tradizioa''''' [[Ramon Saizarbitoria]]k idatzitako eleberri laburra da, 2003 urtean lehen aldiz argitaraturikoa eta bereziki irakurle gazteei zuzendutakoa. Miren izena duen neska gazte baten lehen [[amodio]]aren gorabeherak kontatzen ditu, [[bakarrizketa]] moduan, bere irudimenean sortutako amodio idealarekin alderatuz. Eleberriaren izenburua [[Vasili Kandinski|KandinskyKandinskyri]]ri buruzko liburu batean aurkitutako errusiar tradiziotik dator, eleberria abiarazten duena, zeinaren arabera [[urtezahar]] gauean neska batek topatzen duen lehen gizonak duen izen berbera duen maitalea izango duela baieztatzen den. Abiapuntu honetatik eleberriak [[ideal]]a eta errealitate gordina kontrajartzen ditu eta lehen amodioa, lehen [[sexu harreman]]a, desengainua eta lagun eta gurasoekiko harremanak ditu gaitzat. [[Halabehar]]ra elementu garrantzitsua da eleberrian, liburuan aipatzen den tradizioaren haritik: [[kasualitate]] sorta batek tradizioa betetzea ekarriko du, ustekabean bada ere. Izandako esperientziekin kontakizun hunkigarria osatuz, Mirenek harremanen gordintasuna ezagutu, bizitzaren ikasbidea burutu eta heldutasunera iritsiko da.
 
Eleberria gaztelaniara itzuli zuen egileak berak eta [[Jon Kortazar]]ren hitzaurreaz argitaratu zen edizio elebidun batean.
37. lerroa:
Bere [[urtebetetze]] egunean, Rosarekin haserretzen da, Manu dela eta egindako zirikada batengatik. Berriz etxean, Aitorren deia jaso eta berarekin ateratzeko geratzen da. Beti bezala, Errenteriara joaten dira baina Donostiarako bueltan [[Ulia]]ra joaten dira. Han aparkatu eta autoa barruan geratzen dira. Mutila denbora luzez isilik geratzen da. Azkenean, eskua Mirenen belaunen gainean jartzen du baina Mirenek kendu egiten dizkio, hilerokoarekin dagoelako aitzakiarekin. Berehala, mutilak bion arteko harremana uzteko proposatzen dio. Mirenek bere burua abandonatuta ikusi eta negarrez hasten da eta berarekin jarraitzeko erregutzen dio. Elkarrekin ateratzen jarraitzen duten aurren, ateraldiak etsigarriak egiten zaizkio eta Aitor guztiz zakarra dela konturatzen da. Gainera, etengabe harremana uzteko esaten zion, txantaia emozional moduan. Bere irudimenean eta bihotzean, Manuren istorioa osatzen jarraitzen du aldi berean, Rosaren galderei ([[sexu harreman|amodio egin]] nolakoa den eta lehen [[musu]]a nola eman zion) erantzun beharrak bultzaturik. Horrela, gainera, Manuk Aitorrekin bizi duen harreman okerra gainditzeko baliatzen du.
 
[[FileFitxategi:Adolescent girl sad 0001.jpg|thumb|right|200px|Miren zapuztuta geratzen da lehen aldiaren ondoren: berak espero zituen maitasun adierazpenak ez ditu jaso Aitorrengandik.]]
 
Azkenean, Aitorrengan sumatzen dituen tristura, zakarkeria eta frustrazioa berarekin sexu harremanak ez izateagatik dela pentsatuta, berarekin amodio egitea proposatzen dio, baina leku egoki batean izan behar delako baldintzarekin. Bitartean, Mirenen amak alabarengan zerbait sumatu eta, emakume kontserbadorea izanda, sexu harremanekin kontuz ibili eta aurretik neurriak hartzeko erregutzen dio. Mirenek berak erosten ditu [[kondoi]]ak, egoera nahaspilatsu batean eta etxetik gertu dagoen botika batean. Aitorrekin geratuko den egunerako kulero arruntak janztea ere erabakitzen du. Aitorrekin elkartu eta Errenteria inguruko errepideko hotel ziztrin batera doaz. Han, biak herabe eta urduri agertzen dira. Mirenek Manurekiko lehen aldia nolakoa izango litzatekeen ekartzen du gogora, maitagarriro egingo zuten, elkarri laztanduz eta hitz gozoak esanez. Azkenean, Aitorrekin ez da horrelakorik ezer gertatzen eta [[sarpen (sexualitatea)|sarpena]] besterik gabe burutzen du mutilak, Mireni ezer gogoangarririk gabe utziz. Bukatu eta ohean etzanda, bonba baten leherketa gertatzen da. Horrek Aitorri arreta beste zerbaitetan jartzeko aitzakia ematen dio, berehala jaikiz eta Miren bakarrik utziz ohean. Ohean bueltan, Mirenek zerbait kontatzeko esaten dio, baina Aitor isilik geratuko da pentsakor. Ondoren, lehen aldian izaten den maindireko odol arrastoa ikusita, Aitor haserretu egiten da. Ohean etzanda, isilik eta pentsakor, Aitorrek alde egiteko ordua dela adierazi eta isilik hoteletik atera eta autoa hartzen dute Donostiara itzultzeko.
 
Autoan haserreturik jarraitzen du Aitorrek eta horrek abiadura handiegiz gidatzera bultzatzen du. Ertzaintzaren kontrol batean, dokumentazioa eskatu eta karneta ematean, Aitorren benetako izena Manuel dela entzuten du, bere ametsetako Manu bezala. Mirenek izen aldaketa ez zaiola axola adierazi arren, Aitorrek izen hori ez erabiltzeko esaten dio haserre, bere amak jarritako izena, galiziarra denez han oso arrunta baita, besterik ez dela eta bere izena Aitor dela lehor gaineratuz. Azkenean, modu zakarrean utziko bere etxe parean.
 
Abandonatuta sentitzen du bere burua Mirenek. Aitorrek ez dio deitzen hurrengo egunetan. Baina, denbora bat pasata, atsekabea gainditu eta margotzen hasi zen berriro. Egun batean, Aitorren deia jaso eta elkarrekin ateratzeko esaten dio, besterik gabe, maitasunezko hitzik gabe. Mirenek biak oso ezberdinak direla eta uzteko biontzat hoberena dela adierazten dio, bestelako azalpenekin batera. Ika-mika baten ondoren, Aitorrek ''[[pijo|pija]]'' deitu eta telefonoa eskegi egiten du.