Gabon eguna: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
20. lerroa:
 
'''Gabon-gaua''' [[abenduaren 24]]tik [[eguberri]] edo [[abenduaren 25]]era luzatzen den gaua da. [[Katolizismo]]an edo beste erlijio [[kristau]] zenbaitetan [[Jesus Nazaretekoa]]ren jaiotza ospatzen da. Egun, hasierako ospakizunaren esanahia gainditu eta, erlijio kutsurik gabe, familia giroan oturuntza baten inguruan ospatu ohi den gaua da. Ohikoa izan ohi da familiarteko afaria egitea eta, hainbat herrialdeetan, protestanteetan batez ere, oparien hartu emana burutu ohi da. Gaur egun, jada, izaera kulturaleko festa kontsideratzen da, familia ateo ugarik ere ospatzen baitute. [[Jehovaren Lekukoak|Jehovaren Lekukoek]] ohitura paganoa dela diote eta ez dute ospatzen.
 
== Herrialde ezberdinetako ospakizunak ==
[[Euskal Herria]]n, [[Kixmi]]ren jaiotza eta [[Olentzero]]ren jatorria [[euskal mitologia]]ko kondaira garrantzitsuenetako bat da. Bertan [[jentil]]ek, [[Kixmi]] eta [[Olentzero]]k parte hartzen dute. Kondaira honek [[Olentzero]]ren jatorria azaltzen digu, bai eta [[paganismo|euskal paganismoaren]] amaieraren hasiera eta [[kristautasun]]aren etorreraren berri eman ere. Tradizio batzuetan, bizirik iraun duen azken [[jentil]]a da, [[basajaun]]ekin eta [[basandere]]rekin batera. Gaur egun, [[abenduaren 24]]ko gauean ospatu ohi da [[Olentzero]]ren etorrera; hala ere, [[Otsagabia]]n [[abenduaren 27]]an ospatzen da.
 
Azken hamarkada hauetan, beste herrialde batzuetan [[Bizarzuri]]ri eta [[Hiru Erregeak|Hiru Erregeei]] eman zaien egitekoa hartu du [[Olentzero]]k [[Euskal Herria]]n: umeei Eguberriko opariak banatzea, alegia. Leku batzuetan, [[abenduaren 24]]a baino lehen, Olentzero haurren gutunak jasotzen hasi da, Hiru Erregeek egiten duten bezalaxe. Olentzero pipa-erretzailea, abarkaduna eta jale eta edale porrokatua, ez dator bat eguberrietako atzerritar pertsonaien ''txintxo'' itxurarekin, eta dendari batzuek Olentzero abstemio eta dotoreagoak jarri dituzte, [[Mendebaldea (kultura)|Mendebaldean]] nagusitu diren kanonei jarraituz. Toki askotan, oraindik ere lastoz edo kartoiz egindako panpina etxez etxe eramaten da, diru eskean.
 
 
[[zh:聖誕夜]]