Eddy Merckx: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
81. lerroa:
Merckx ez zen ikasle ona izan, baina kiroletan beti nabarmendu zen. Horrela dio:
{{aipu|''Gorroto nion eskolari. Gustuko nituen kirolak, baina gorroto nion eskola barnean egoteari eta ahal izan nuen bezain pronto utzi nuen. Arazoak izan nituen etxean horregatik, aitarekin batez ere...}}
 
== Txirrindularitza ==
[[Fitxategi:Eddy Merckx 1966.jpg|thumb|200px|left|Eddy Merckx 1966an]]
[[Fitxategi:Eddy Merckx Canada 1974 WK.jpg|thumb|200px|left|Eddy Merckx Kanadan 1974an]]
Eddy Merkx txirrindularitzan [[1961]]eko [[uztailaren 16]]an hasi zen Lekenen. [[1964]]an lortuko zuen bere lehen titulu garrantzitsua: Mundu Amateurreko Txapelketa.
 
[[1965]]eko [[maiatzaren 1]]ean txirrindularitza profesionalera egin zuen salto eta palmarés dizdiratsua lortu zuen, txirrindularitzan izandako handiena. 525 garaipen eskuratu zituen, txirrindularitzan bere izena betirako nabarmendu zelarik. Garaipenaren egarri, parte hartzen zuen lehiaketa oro ''Kanibalaren'' helburu izaten zen eta ez zuen erraz amore emango<ref>{{fr}} http://www.parismatch.com/Actu-Match/Sport/Actu/Merckx.-Le-Cannibale-tueur-du-Tour-306777/</ref>.
 
[[1970]]ean, munduko kirolari hoberena egin zuten.
 
[[1972]]ko [[urriaren 25]]ean, orduaren mundu marka gainditu zuen eta 49,431 km baino gehiago egin zituen [[Mexiko Hiria]]ko belodromoan. [[1984]]ra arte eutsi zion errekorrari eta [[Francesco Moser]]rek batituko zuten. [[1964]]an [[Tokioko]] Joko Olinpikoetan hartu zuen parte.