Gasteizko gudua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
23. lerroa:
[[Arapilesko gudua]]n menderatuak izan ondoren, napoleondar armadak ezin zuen armada aliatua geldiarazi eta [[1812]]ko [[uztail]]ean [[Madril]] hustu egin behar izan zuen. Hurrengo hilabetean, [[Arthur Wellesley|Wellington]] [[Espainia]]ko [[Hiriburu (politika)|hiriburuan]] sartu eta kontrola mantentzeko dibisio batzuk utzi eta gero iparralderantz jo zuen [[Burgos]] setiatuz. Hala ere, frantziarrek eutsi eta setioa [[urriaren 21]]ean utzi zuen<ref>{{Erreferentzia| abizena1 =Smith| izena1 =Digby| izenburua = The Napoleonic Wars Data Book| non= [[Londres]]| argitaletxea = Greenhill| urtea = [[1998]]| isbn =1-85367-276-9}}</ref>.
 
Aliatuek [[Madril]] utzi eta hasieran [[Salamanca]]ra eta gero [[Ciudad Rodrigo]]ra joan ziren [[negu]]a pasatzeko. Bitartean, [[Espainia]]ko kanpainan gorriak ikusi ondoren, egoera txarrean zegoen frantziar armadak are gehiago murriztu zuen enperadoreak [[Errusia]]n galdutako gudarosteak ordezkatzeko zenbait dibisoi mugitu zituztelako.
 
[[Udaberri]]an, [[Arthur Wellesley|Wellingtonek]] ipar-mendebalderantz jo zuen, ezkerreko hegalean Giron zuzendutako Galiziako armada espainiarra izanik.
 
[[Arthur Wellesley|Wellington]] [[1813]]ko [[maiatzaren 20]]an [[Esla]] ibaiaren haranera heldu zen<ref name = "Gates">{{Erreferentzia| abizena1 =Gates| izena1 =David| izenburua = The Spanish Ulcer: A History of the Peninsular War| argitaletxea = Pimlico| urtea =[[2002]]| isbn = 0712697306}}</ref>. Honek frantziarrak kezkatu zituen eta [[Jean-Baptiste Jourdan]] mariskalak [[Duero]] eta [[Tajo]] iabiaen arteko eskualdean zituen 58.000 soldadu kendu eta [[Burgos]]era eraman zituen, [[Frantzia]]ko hegoaldearekin komunikazioa segurtatzeko.
 
Armada aliatuak orduan martxan ipini zen [[Jean-Baptiste Jourdan|Jourdanen]] ihesbidea mozteko. Honek [[Joseph Bonaparte]]ren gortea [[Espainia]]tik salboz ateratzeko planak jadanik eginak zituen.
89. lerroa:
== Bitxikeriak ==
* [[Uztaila]]ren bukaeran berria [[Wien]]era heldu zenean, [[Johann Nepomuk Mälzel]]ek [[Ludwig van Beethoven]] sinfonia bat egitea eskatu zion. Honek ''op. 91 "Wellingtons Sieg"'' (''Wellingtonen garaipena''), ''"Die Schlacht bei Vitoria"'' edo ''"Siegessymphonie"'' deituriko lana egin zuen<ref>{{Erreferentzia| abizena1 = Rosen|izena1= C|izenburua= The Classical Style| orrialdea = 401| non= [[Londres]]| argitaletxea = Faber & Faber| urtea = [[1971]]}}</ref>.
* Parte-hartzaileak omentzeko, [[1815]]eko [[ekainaren 21]]ean, [[Francisco Longa]] bizkaitar komandanteak hala eskatuta, [[Fernando VII.a Espainiakoa]]k domina bat sortu zuen, aurrealdean "''IRURAC-VAT''" eta atzealdean ''"Recompensa de la batalla de Vitoria"'' ([[euskara]]z: "Gasteizko guduaren ordainsaria") zioena.
* [[Joseph Bonaparte]]k [[Frantzia]]ra eramaten zuen altxorrean ([[2006]]an, altxor horrek 100 milioi [[estatubatuar dolar]] balio zuela kalkulatu zuten), [[Diego Velázquez|Velázquez]], [[Rafael]], [[Tiziano]], [[Antonio da Correggio|Correggio]], [[Bartolomé Esteban Murillo|Murillo]], [[Pieter Paul Rubens|Rubens]] eta [[Antoon van Dyck]] margolarien anak zeuden, besteak beste. Wellingtonek [[Fernando VII.a Espainiakoa|Fernando VII.ari]] margolanak itzuli zizkionean, honek 83 eman zion, egun [[Londres]]ko "Wellington Museum", [[Apsley House]] jauregian daudenak.
* Egungo 38 britainiar errejimentuek bere zutoihaletan gudu honen izena daramate.