Intza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
32. lerroa:
1715eko apirilerako, 38 etxe, Santiagoko eliza, errota, udaletxea, bordak, ikuztegia, eta orduko [[Larraun]]dik Gipuzkoako [[Goierri]]ra zihoan errege bidetik igarotzen zirenei harrera egiteko zerbitzuak ere desagertu ziren. Sakabanatuagoak zeuden beste 30 etxe eta baserrik ez zuten kalterik izan.
 
Herri zaharraren inguruan zeuden bordak konpondu eta haietan hartu behar izan zuten bizitokia intzarrek. Pixkanaka, orain ezagutzen den Intza herria osatuz joan ziren auzolanean,: 1715ean aurrena errota eraiki zuten, 1721erako udaletxea eraiki zuten, eta 1725erako eliza berria (lehengo elizako erretaula baliotsua hara eraman zuten).
 
Geroztik beste luizi batzuk izan dira, sekulako kalterik utzi ez arren, aipatzekoak: 1866 eta 1999koak. Nafarroako Gobernuak lurrak egonkortzeko proiektuak egin zituen.