Troia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xqbot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.3) (robota Erantsia: arz:طرواده
20. lerroa:
 
== Kondairetako Troia ==
Troiatarren historia haien mito eta kondairekin hasten da. [[Greziar mitologia]]ren arabera, troiatarrak Troade eskualdean bizi ziren, [[Asia Txikia]]n. Aberastasun handiengatik ezagutzen zen, hego eta mendebaldeko merkataritzarekin lortua, janzki aberats, [[burdin]] produkzio eta harresi handiengatik. Lehen errege familia troiararra [[Elektra]]k eta [[Zeus]]ek hasi omen zuten, Dardanoren gurasoak baitziren. [[Dardano]], gerora Troia sortuko zuena, Asia Txikia zeharkatu [[Samotrazia]]ko uhartek eta Teukro ezagutu zuen han. Teukro [[Atika]]ko konkistatzailea zen ere eta Dardanos errespetuz tratatu zuen. Dardano Teukroren alabarekin ezkondu eta [[Dardania (Troia)|Dardania]] fundatu zuen (gero [[Eneas]]ek gobernatu zuena). Dardano hil zenean, bere biloba [[Tros]]eri eman zion erresuma. Horregatik du Troia hiriak eta Troade eskualdeak izen hori.
 
Ilok, Trosen semeak, Ilion edo hiri Iliakoa sortu zuen, izena emanik. Zeusek Paladioa ezagutarazi zion. Iloren seme gaztearentzat, [[Laomedonte]]rentzat, [[Poseidon]] eta [[Apolo]]k harresiak eta babesak eraiki zituzten. Baina Laomedonte ez zuen ordaindu nahi iza eta, horregatik, Poseidonek lurra uholdatu zuen eta [[Hesione]]ren sakrifizioa eskatu itsas munstro baten esku. Kiratsa iritsi zen eta munstroak lurrean gelditzen zen jendea hil zuen.