Francisco Letamendia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
1. lerroa:
'''Francisco Letamendia''' (izengoitia: ''Ortzi'') gipuzkoar politikaria eta irakaslea da (Donostia, 1944). Zuzenbideko ikasketak Bartzelonan egin ondoren euskal preso politikoen legegizon hasi zen, [[Burgosko Auzia]]ren ondoren batez ere. 1971n ''El proceso de Euskadi en Burgos'' lana plazaratu zuen, [[Miguel Castells]] legegizonarekin batera. Urtebete geroago Ipar Euskal Herrira erbesteratu zen, eta handik Parisa jo zuen. 1975ean ''Historia de Euskadi: el nacionalismo vasco y ETA'' obra plazaratu ondoren Hego Euskal Herrira itzuli zen, eta ''Los vascos, ayer, hoy y mañana'' obra eman zuen argitara. 1977an Gorteetako diputatu hautatu zuten [[EE]] alderdiaren eskutik. [[EIA]] utzi eta [[HB]]ren eskutik hautatu zuten diputatu hurrengo urtean Bizkaitik. 1982an bigarrenez erbesteratu zen Parisa, auzipetuko zutelako mehatxuengatik (1981eko Gernikako gertakariak). Hiru urtez Vincennes-St. Deniseko Unibertsitatean Euskal Historia irakatsi ondoren 1985ean Euskal Herrira itzuli zen. Politikagintzatik aldenduta dago gaur egun, eta [[Euskal Herriko Unibertsitate]]ko irakaslea da.
 
Letamendiarenak dira, halaber, ''El No vasco a la reforma'' (1978, bi liburuki), ''El chivo expiatorio'' (1981) eta ''Euskadi: la paz es posible'' obrak. Politikagintza alde batera utzirik, irakaskuntzan eta ikerkuntzan dihardu azken urteotan. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko irakaslea da, eta 1990eko hamarkadan bi lan mardul argitaratu ditu: ''Euskadi, pueblo y nación'' lan osoa 1990ean, eta ETAren eta nazionalismoaren historiari buruzko lana, hiru ataletan banatua, 1994. urtean: ''Historia del nacionalismo vasco y ETA: ETA en el franquismo (1951-1976)'', ''Historia del nacionalismo vasco y de ETA en la transición (1976-1982)'' eta ''Historia del nacionalismo vasco y de ETA y gobierno del PSOE (1982-1992)''. Horiez gain ''Nazionalismoa eta beste ideologia garaikideak'' (1992), ''Juego de espejos: conflictos nacionales centro-periferia'' (1997) eta ''Nacionalidades y regiones en la Unión Europea'' (1999) lanak argitaratu ditu, besteak beste.
14. lerroa:
[[Kategoria:Donostiako politikariak]]
[[Kategoria:1944ko jaiotzak]]
[[Kategoria:Euskadiko Ezkerra]]
[[Kategoria:Politologoak]]
 
[[ca:Francisco Letamendia Belzunce]]