Ondarreta: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
32. lerroa:
== Ondarretako espetxea ==
 
1890ean, kartzela ireki zuten Ondarretako hondartzan ([[Igeldo]]tik hurbilen dagoen aldean), probintziako espetxe izateko. Mota guztietako presoak bildu zituen, baina 1931z geroztik preso politikoz bete zen. [[1936ko gerra]]tik aurrera, [[frankista|frankistek]] milaka lagun espetxeratu zituzten. Horietako asko torturatu zituzten; eta gutxienez 600, kartzelatik atera eta fusilatu egin zituzten, 1948ra bitartean. Protestei eta askatasun eskaerei ezikusiarena egin zieten.<ref>[http://www.kulturklik.euskadi.net/lang/eu/ondarreta-gezalaren-kartzela-ondarreta-la-carcel-del-salitre/ ''Ondarreta, gezalaren kartzela'' erakusketa].</ref> Eraikin hari loturiko gertaerarik tamalgarriena 1936an gertatu zen: frankistek ia 200 preso atera zituzten, eta Hernaniko hilerrian fusilatu.<ref name=DonostiaFrankismoan>[http://donostiafrankismoan.blogspot.com.es/2009/05/ondarretako-kartzela-zena.html «Ondarretako kartzela zena»], ''Donostia Frankismoan'' webgunea, 2009-05-02.</ref>
 
1949an eraitsi zuten espetxea. Hala ere, badira kartzelaren hondakinak Ondarretako hondartzaren, pasealekuaren eta lorategien azpian, oraindik ere.<ref name=DonostiaFrankismoan/>