Duncan Dhu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
23. lerroa:
[[1984]]an, [[Mikel Erentxun]], [[Diego Vasallo]] eta [[Juan Ramón Viles]]ek osatu zuten. [[1985]]ean diskoetxe batekin lehen kontratua sinatu ondoren, bi single kaleratu zituzten: ''Mi amor'' eta ''Bésame''. Urte hartan bertan, disko labur bat kaleratu zuten, ''Por Tierras Escocesas'' izenekoa.
 
Bigarren lan luzea [[1986]]an eman zuten argitara, ''[[Canciones (Duncan Dhuren abestiak)|Canciones]]'' izenburupean. Bertan jasotzen ziren ''[[Cien gaviotas]]'' eta, ''[[Esos Ojos Negros|Esos ojos negros]]'' eta ''[[Jardín de rosas]]'' bezalako kantu ezagunak; 60 kontzertutik gorako bira egin zuten eta salmenta izugarriak lortu zituen disko honek.
 
[[1988]]an ''[[El grito del Tiempo]]'' diskoa kaleratu zuten, ''[[Una calle de París]]'' eta ''[[En algun lugar]]'' abestiak barne zeudelarik.; Espainian[[Espainia]]n ezik, [[Latinoamerika]]n ere arrakasta handia lortu zuen disko horrek.
 
[[1989]]an, beren diskoetxeak artean argitara eman gabeko lanak kaleratu zituen. [[Londres]]era joan eta [[The Atractions]], [[Brynsley Swchartz]], [[Bob Andrews]] eta [[Nick Love]] bezalako musikarien laguntzarekin kaleratu zuten ''Autobiografia'' lana. [[Estatu Batu]]etan zehar bira egin zuten eta [[1990]]ean, [[Grammy sari]]en barnean sari baterako izendatuak izan ziren. ''Autobiografia'' lana atzerriko hainbat herrialdetan argitaratu zen. Aurkezpen biraren ostean, taldekideek bakarkako lanari ekin zioten, baina ez zuten taldea erabat alboratu, ''Supernova'' izeneko lana kaleratu baitzuten 1991n, ''[[La casa azul]]'' abesti ezagunarekin.
 
[[1994]]an, ''Piedras'' izeneko lana eman zuten argitara. Handik urtebetera, taldearen 10. urteurrena ospatzen zenez, zuzeneko diskoa grabatu zuten Donostiako [[Victoria Eugenia Antzokia]]n. ''Teatro Victoria Eugenia'' izena zuen, hain zuzen, disko hark.