Toledo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
52. lerroa:
 
==Ondarea==
{{Gizateriaren ondare infotaula
| Izena = Toledoko hiri historikoa
| Irudi = Tagus-Toledo.JPG
| Kokapena = {{ESP|1}}
| Mota = Kulturala
| Irizpideak = i, ii, iii, vi
| ID = 379
| Koor =
| Eskualdea = [[Europa]]/[[Ipar Amerika]]
| Urtea = 1986
}}
 
Toledoko alde zaharra mendixka batean gainean dago, [[Tajo]] ibaiaren eskuinaldean. Bertan aurkitzen dira hiriko monumentu nagusiak, izandako historia aberatsaren lekuko. Ikusi beharrekoak dira [[Toledoko alkazarra|alkazarra]], [[Toledoko katedrala|katedrala]], Cristo de la Luz meskita eta Santa María la Blanca eta Tránsito sinagogak, eta orobat juduen auzoa, azken hau Toledo zaharraren adierazle bikaina inondik ere. [[Greco]] margolari greziarra bertan bizi izan zen eta ikusi beharrekoa dira bere etxea. Beste museo batzuk dira Santa Cruz museoa, Armadaren Museoa eta San Servando gaztelua.
 
Toledoko hirigune historikoa Multzo Historiko-Artistiko izendatu zen 1940an eta [[UNESCO]]k [[Gizateriaren Ondare]] izendatu zuen [[1986]]an eginiko bileran.
 
Ikusi beharrekoak dira:
* ''Castillo de San Servando'', Erdi Aroko gaztelua Tajo ibai ertzean.
* [[Toledoko katedrala|Katedral]] gorikoa, XIII. mendekoa. Bertan dago Narciso Tomeren ''Transparentea'', barrokoa.
* ''Monasterio de San Juan de los Reyes'', XV. mendeko isabeldar gotikoa.
* ''Museo-Hospital de Santa Cruz'', XVI. mendekoa
* ''Museo de El [[Greco]]'', artistari buruzko museo-etxe berreraikia, berau orain dela mende ugari galdu baitzen. [[Margolan]] ugari ditu.
* ''Santa María la Blanca'' , Europako sinagoga zaharrena, egun eliza katolikoa.
* ''El Transito'' sinagoga, juduen auzoan. Egun museo [[sefardi]]a da.
* ''Hospital de Tavera'' museoa, XVI. mendeko pizkundetarra. [[El Escorial]] monasterioaren antolamenduan eragina izan zuen.
* ''Santiago del Arrabal'' eliza, [[mudejar]] estilokoa.
* ''Iglesia de Santo Tomé'', XIV. mendeko mudejar estilokoa. Bertan dago Grecoren ''[[Orgazeko kondearen ehorzketa]]'' margolana.
* ''El Cristo de la Luz'', 999an eraikitako [[meskita]]-otoiztegia. Gerora eliza bihurtu zuten eta [[abside]] mudejarra gehitu.
* ''Galiana'' jauregia, XIII. mendeko mudejar estiloa.
* ''Tornerías'' meskita, XI. mendekoa.
* [[Toledoko alkazarra|Alkazarra]], XVI. mendeko gotorlekua, hiriaren gailurrean eraikia. 2009tik Armadaren Museoa dago bertan.
* ''Puerta de Bisagra Nueva'', hiriko sarrera nagusia.
* ''Puerta de Bisagra'', hiriko sarrera nagusia [[Al Andalus]]en garaina
* ''Puerta del Sol'', XIV. mendeko mudejar estiloko atea.
* ''Puerta Bab al-Mardum'', ate zaharrena
* ''Puente de Alcántara'' zubia, zati batzuk erromatarren garaikoak.
* ''Puente de San Martín'', Erdi Aroko zubia
 
== Demografia ==