Britaniako erromatar konkista: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
8. lerroa:
 
[[40]]. urtean [[Kaligula]] enperadoreak ere Britania konkistatzeko saiakera burutu zuen, baina nahiko modu xelebrean: [[Suetonio]]k bere ''[[Hamabi Zesarren bizitzak]]'' lanaren arabera, enperadoreak bere gudarosteak [[Mantxako kanala|Mantxako kanal]] guztian zehar guda formazioan ipini eta uretan zeudela eraso zezatela agindu omen zuen. Ondoren, ''"ozeanoak [[Kapitolino]] eta [[Palatino]] muinoei zor zien tributu gisa"'' erromatar gudariek [[kontxa]]k bil zitzatela agindu omen zuen.<ref>[[Suetonio]], ''Kaligula'' [http://penelope.uchicago.edu/Thayer/E/Roman/Texts/Suetonius/12Caesars/Caligula*.html#44 44-46]; [[Dion Kasio]], ''Historia Romana'' [http://penelope.uchicago.edu/Thayer/E/Roman/Texts/Cassius_Dio/59*.html#25 59.25]</ref> Gaur egungo historialariak ez daude ziur azken ekintza hau ustezko matxinada baten aurkako zigor gisa edota Kaligularen txorakerien ondorioz izan ote zen. Dena dela, inbasio saiakera honek erromatar gudarosteak zaildu eta prestatu, eta hiru urte beranduago [[Klaudio]] enperadorak hasitako inbasioaren eredu izan zen (adibidez, Kaligulak [[Boulogne-sur-Mer]] udalerrian [[itsasargi]] bat eraiki zuen, hau [[43]]. urtean [[Dubris]] udalerrian eraikitakoaren eredu izan zen).
 
== Prestaketak ==
Hiru urte lehenagoko [[Kaligula]]ren inbasio saiakeraren porrotaren ondoren, enperadore postuan bere ondorengoa zen [[Klaudio]]ren txanda iritsi zen. Klaudiok ziurrenik Kaligularen gudarosteak erabili eta inbasioa gauzatu nahiz [[atrebates]] britoi tribuko [[Verika]] errege-ohia bere postuan berrezartzeko erabili zituen..<ref>[[Dion Kasio]] ''Erromatar Historia'' [http://penelope.uchicago.edu/Thayer/E/Roman/Texts/Cassius_Dio/60*.html#19 60.19-22]</ref> Klaudio enperadoreak, [[Aulo Plauzio]] militar eta senatari garrantzitsua 20.000 gudari inguru zituen lau legioz osatutako gudarostearen buru jarri zuen, denera 40.000 gudari inguru zirelarik. Plautioren legioak honako hauek ziren:
 
* [[Legio II Augusta|II. ''Augustar'' Legioa]]
* [[Legio IX Hispana|IX. ''Hispaniar'' Legioa]]
* [[Legio XIV Gemina|XIV. ''Geminar'' Legioa]]
* [[Legio XX Valeria Victrix|XX. ''Valeria Victrix'' Legioa]]
 
''II. Augustar Legioa'' zelakoa etorkizuzean [[Vespasiano]] enperadorearen agindupean egoteagatik ospetsua izan zen. Antzinaroko idazkien arabera, kontsul mailako beste hiru gizon ere indar inbaditzaile hartako buruzagi izendatuak izan ziren. [[Kneo Hosidio Geta]], ziurrenik ''IX Hispaniar Legioko'' komandantea izendatua izan zen. [[Dion Kasio]] historialariak Vespasianoren anai zen [[Tito Flavio Sabino (47. kontsula)|Tito Flavio Sabino]] ere Getarekin batera aipatu zuen (Kasiok Sabino Vespasianoren ordezkaria zela dio, baina Sabino anai zaharrena zenez eta ''[[Cursus honorum]]'' delakoan Vespasianoren aurretik zegoenez, ziurrenik [[tribuno militar]] izan zen). [[Eutropio]]ren arabera, [[Kneo Sentio Saturnino]] antzinako kontsul modura joan omen zen, baina oso adindua zegoenez, hura uhartean lehorreratzeko unean kludiok berak lagundu omen zuen.<ref>[[Eutropio]], ''Erromatar Historiaren laburpena'' [http://www.forumromanum.org/literature/eutropius/trans7.html#13 7:13]</ref>
 
== Erreferentziak ==