Zuzenbide zibil: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
18. lerroa:
 
==Espainiako Kode Zibila eta zuzenbide zibila==
{{sakontzeko|Espainiako Kode Zibila}}
[[File:Codigo Civil España 01.jpg|thumb|250px|Espainiako Kode Zibilaren lehen orria (1888ko argitalpena).]]
 
Espainiako Kode Zibila berandu egin zen Europako gainerako Kodeekin alderatuz gero. 1812ko Konstituzioan egitasmo ziren beste Kode batzuekin batera idazten hasi baziren ere, Kode Zibila izan zen aldarrikatzen azkena. Horretarako arrazoiak askotarikoak dira: ezkontzaren auzian, liberalen eta Elizaren arteko desadostasuna zen oztopo batetik; eta, bestetik, arau zibilak bateratzearen aldeko mugimendua eta Foru Zuzenbidearen pluraltasunaren defentsa kontrajartzen ziren.
 
55 ⟶ 58 lerroa:
 
Familiari dagokionez, jakin beharra dago Konstituzio aurreko legeek gizonezkoari ematen ziotela umeen eta emaztearen gaineko agintea, eta dibortzioa debekaturik zegoela. Egoera hori aldatzeko aldarrikatu ziren 11/1981 eta 30/1981 Legeak. Horien ostean etorri ziren 51/1982 eta 11/1990 Legeak, zeinen arabera emazteak ez zuen ezkontze hutsagatik bere nazionalitatea eta auzokotasun zibila galtzen senarrarena eskuratzearren; eta baita, 40/1999 Legea ere, umeei amaren zein aitaren abizena jartzeko baimena ematen duena. Arestian aldarrikatu dira Kode Zibila erreformatu duten dibortzio-lege berria (15/2005 Legea) eta homosexualen arteko ezkontzaren legea (13/2005 Legea), eta aurki etorriko da ere egitatezko bikoteen Legea.
 
 
==Zuzenbide zibilaren edukia==