Haritz kandugabe: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
4. lerroa:
| image_caption = Hostoak eta ezkurrak
}}
'''Haritz kandugabea''' (''Quercus petraea'' edo ''Quercus sessiliflora'') [[Quercus]] generoko zuhaitz espeziea da, Euskal Herrian ohikoohikoa. [[Haritz kandudun]]aren (''Quercus robur'') antza handia du eta, hau bezala, sarri '''haritz''' soilaz izendatzen da. Haritz kandugabearen ezkurrek, izenak dioen moduan, ez dute ia kandurik edo pedunkulurik. Zuhaitz honen izen espezifikoak, 'petraea'-k lurzoru harritsuetan bizitzeko duen gaitasunari egiten dio erreferentzia.
 
==Ezaugarraik==
== Erreferentziak ==
35 metrorainoko zuhaitza da, adaburu zabal eta erregularrekoa. Enbor-azal hauskara du hasieran, arrexka gerora eta ezkatatsu-zartatua. Adar berriak gaztaina kolorekoak, disdiratsuak, lentizela argi ugarirekin, normalean glabroak (batzutan ile sinpleak). Ernamuinak 4-9 mm-koak, glabreszenteak.
{{commons|Quercus petraea}}
 
===Hostoak===
{{erref zer}}
 
Haritz kandugabearen hostoak 5-21 x 2-15 cm-koak dira, txandakatuak, mintzakarak, erorkorrak eta forma espatulatu-lantzeolatukoak. Lobulatuak dira edo subpinatifidoak, kolore ilunekoak eta glabroak dira gainealdetik, baina zurbilagoak eta pubeszentzia oso txikiarekin azpialdetik. Hala ere, ileak heldutasunean hostoaren azpialdeko nerbioetara murrizten dira. Ileek orokorrean 3-4 erradio dituzte. Haritz kandugabearen hostoek 5-9 nerbio pare dituzte. Pezioloa nahiko txikia da, 10-25 mm-koa, glabroa eta kanalikulatua.
{{biologia zirriborroa}}
 
===Loreak===
[[Fitxategi:Quercus petraea 04.jpg|thumb|left|200px|Infloreszentziak]]
Haritz kandugabeak [[amentu]] motako infloreszentziak ditu, haizearen bidezko [[polinizazio]]ra (anemofiliara) moldaturik daudenak. Zuhaixka monoikoa da, hau da, ale berdinak sexu bietako loreak ditu, ez oso deigarriak.
 
Amentu arrak 3-9 cm-koak dira eta errakis glabroa dute edo ile gutxi batzuekin. Horrez gain, periantoak lobulu ziliatuak ditu. Lore emeek, berriz, oso estilo motzak dituzte, bilotsuak eta oinarritik dibergenteak. [[Estigma]] trunkatuak dituzte.
 
===Fruituak===
 
Haritzen [[ezkur]]rak akenio motako fruituak dira. Haritz kandugabearen akenioak 12-15 x 9-15 mm-koak dira, horixkak, sesilak edo pedunkulu ([[kandu]]) zorrotz eta glabrodunak (15 mm-rainokoa asko jota, hortik datorkie hain zuzen ere, kandugabe izena). [[Karlo]]a (txapela) 6-12 x 8-15 mm-koa dute, ezkata aske obolantzeolatuduna. Ezkatak kolore hauskara dute eta pubeszenteak dira. Oinarrialdeko ezkatak lauak dira baina aldendu ahala konkordunak izan daitezke.
 
==Banaketa==
 
[[Europa]]ko mendebalde, erdialde eta hegoaldean aurkitzen da, eta [[Asia]]ko mendebaldean. [[Iberiar Penintsula]]n, bereziki iparraldean agertzen da eta ez da Portugalera edo Balearretara iristen. Aldiz, arruntak da [[Kantauriar mendikatea]]n eta Piriniotako magaletan zehar. [[Nafarroa]]n aipatzekoak dira [[Orotz-Betelu]]ko populazioak eta [[Urrobi]] ibaiko arro altuetan ematen direnak.
 
==Ekologia==
 
Mendi magaletan hazten da, haritz kanduduna baino lur lehor eta azalagoetan, baita lur harritsuagoetan ere (hortik datorkio hain zuzen ere, 'petraea' izen espezifikoa). 1.800 metroko altituderaino igotzen da eta kareharrizko lurretan zein [[silizeo]]etan aurki daiteke. Urrobiko arroetako populazioak [[hareharri]] [[triasiko]]en gainean hazten dira.
 
==Fenologia==
 
Apirila eta maiatza bitartean loratzen da eta ezkurrak iraila-urrirako heltzen dira.
 
==Erabilera==
 
Haritz [[zur]]a dentsitate handikoa da eta oso gogorra. Intsektu eta onddo espezie gehienekiko nahiko erresistentea da, duen [[tanino]] kopuru altua dela eta. [[Erdi Aro]]tik erabili izan da haritzaren egurra eraikinen barruko habeetarako eta [[Q. robur]] eta Q. petraea-ren egurra oso erabilia izan zen [[XIX. mende]]an, ontzigintzan. Gaur egun, haritz kandugabearen egurra bereziki [[ardo]]-barriketarako erabiltzen da.
 
==Espezieen arteko elkarrekintzak==
 
''[[Loranthus europaeus]]'' landareak parasitatzen du. Gainera, ''[[Tortrix viridana]]'' lepidopteroaren larbek haritz kandugabearen hostoak jaten dituzte.
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia zerrenda}}
{{euskalnatura}}
 
== Kanpo loturak ==
{{commons|Quercus petraea}}
* [http://www.euskalnatura.net/biodibertsitatea/landareak/item/quercus-petraea Haritza EuskalNaturan. CC-BY-SA lizentzia]
 
[[Kategoria:Quercus]]