Etxamendi eta Larralde: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
4. lerroa:
== Taldea ==
 
Eñaut Etxamendi ([[Ezterenzubi]], [[Nafarroa Beherea]], [[1935]]) eta Eñaut Larralde (Ezterenzubi[[Izura]], Nafarroa Beherea, 1935) 60ko hamarkadaren amaieran hasi ziren kantari Ipar Euskal Herrian. Aurretik, Maddi Etxepare eta Peio Etxegoienekin aritu zen Etxamendi, eta berak lanean ziharduen Amikuzeko ikastetxean egin zuten emanaldietako bat. Hiruzpalau kantu prestatu zituzten egun hartarako, horietako bat Etxamendik idatzitako "Otsagabian". Handik gutxira ezagutu zuen Eñaut Larralde, Les Petits Chanteurs katedraleko abeslariekin kantatzen ibilia zena.
 
1967. urtean egin zituzten jendaurreko lehen emanaldiak. A cappella abesten zuen bikoteak. Haien kantuak, ia guztiak Etxamendik idatzitako hitzez osatuak, oso lotuak zeuden garai hartako egoerarekin, Euskal Herriarekin eta askatasunaren aldeko borrokarekin. Ipar Euskal Herrian aitzindariak izan ziren gai sozial eta politikoak ukitzen zituzten jendaurreko emanaldiak egiten. Etxamendik gogoan du nolakoa zen entzuleen erreakzioa. "Hasi ginenean abesten, ohartu nintzen gure meeting politikoetan baino ehun aldiz jende gehiago jiten zela, eta zoraturik egoten zen. Badakizu, gure jendea, uste dut beste jendea ere berdin izango dela, miserian, landertasunean dagoen jendea ez duzu tratatu behar logika erretoriko batez, lirismoz baizik, afektibitate samurtasunez. Haur bati ez diozu Descartes baten logika emango, abestuz lasaituko duzu. Ohartu nintzen, nik ene baitan nituen kontzeptuak (gure nortasun berezia) Frantziako unibertsitateko hitzekin ez nuela deus erdietsiko. Gauza berak erraten ahal zirela, elizak liturgietan egiten duen modura, musika eta olerkiak erabiliz, hitz-erdika. Handik jendea ateratzen zen 40 gradutako sukarraz. Jendea: «Ieup, dia!!!», berotuta irteten zen, eta nik ene baitako "Hori duk bidea!" (1). Urte zirraragarriak izan ziren bi kantarientzat. "Gure abesteko zera zen, kontzientzia baten lur azpitik berriz, hila zegoen tokitik, berpiztea. Berpizte bat zen. Ene bizitzan garai hura izan da ''la resurrection''. Esperientzia bat izugarrizkoa".