Scarlett Johansson: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
66. lerroa:
 
Era berean, aipatzekoa da, Johansson [[George Bush|Bush]]en aukari ziren aktore taldeko kide izan zela, [[Susan Sarandon]], [[Tim Robbins]], [[Sean Penn]], [[Richard Gere]], [[Angelina Jolie]], [[George Clooney]], [[Charlize Theron]], [[Rachel Weisz]], [[Woody Harrelson]], [[Tommy Lee Jones]], [[Marisa Tomei]], [[Diane Kruger]] edo [[Cameron Díaz]] bezala.
 
== Antzerkia ==
 
[[Fitxategi:Nobel Peace Prize Concert 2008 Scarlett Johansson Michael Caine.jpg|thumb|left|250px|Scarlett Johansson eta [[Michael Caine]], [[2008]]an [[Nobel Sari]]etarako kontzertuan]]
 
Johansson ''Sophistry'' antzez lanean agertu zen lehenengoz [[Broadway]]tik kanpo.
 
[[2009]]an, egin zuen debuta Broadwayn, [[New York]]eko Cort Antzokian. [[Arthur Miller]]rek idatzitako eta Gregory Mosherrek zuzendutako ''A View from the Bridge'' drama eskaini zuen. [[2010]]eko ekainean, aktore hoberenari eskainitako Tony Saria jasoko zuen lan honengatik<ref>{{en}}Soll, Lindsay (2010eko ekainaren 14a). «Scarlett Johansson Thanks 'My Canadian,' Ryan Reynolds, At Tony Awards 2010». MTV. </ref>.
 
== Musika ==
[[Fitxategi:ScarlettJohanssonFeb2009.jpg|thumb|right|200px|Scarlett Johansson [[2009]]an]]
[[2005]]ean, [[Andrew Lloyd Webber]]en ''The Sound of Music'' musikalerako hartu zuten kontuan, azkenean Mariaren papera Connie Fisherrek egingo bazuen ere.
 
[[2006]]an, [[Hollywood]]eko aktoreek grabatutako abesti bilduma baterako, [[George Gershwin]]en ''Summertime'' abestia grabatu zuen
 
[[2007]]an, berriz, [[The Jesus and Mary Chain (musika taldea)|The Jesus and Mary Chain]] taldearekin batera aurkeztu zen Indion ([[Kalifornia]]) egingo zen Coachella jaialdira. ''Just Like Honey'' izan zen abestia <ref>http://artsbeat.blogs.nytimes.com/2007/04/28/coachella-scarlett-johansson-joins-jesus-and-mary-chain/</ref>.
 
[[2008]]ko [[maiatzaren 20]]an atera zuen bere lehen diska, ''Anywhere I Lay My Head'', [[Tom Waits]]en 10 abestiren bertsioak eta bat berea<ref>http://www.smh.com.au/news/film/local-favourite/2007/09/16/1189881329353.html</ref>. Harrera ezberdinak izan zituen albumak: NME25en ustez, [[2008]]ko albumik hoberena izan zen eta Billboard Top Heatseekersentzat lehena izan zen. Billboard 200entzat, berriz, 126.a izan zen.
 
[[2009]]an, [[Jeff Buckley]] handiaren ''Last Goodbye'' abestia grabatu zuen ''He's Just Not That Into You'' filmaren soinu bandarentzako<ref>http://stereogum.com/?p=048421</ref>. Urte berean, ''Break Up'' albuma atera zuen [[Pete Yorn]]ekin batera, [[Serge Gainsbourg]] eta [[Brigitte Bardot]]ek egin zituzten duetoetan inspiratuta <ref>http://www.usatoday.com/life/music/news/2009-05-21-break-up-album_N.htm</ref>. Billboard 200ean 41.a geratu zen albuma eta [[Erresuma Batua]]n, berriz, 160.a.
 
[[2010]]ean, Steel Train bandak ''Terrible Thrills Vol. 1'' argitaratu zuen, emakume artistek bere taldearen abestiak bertsionatzen dituztelarik. Johanssonek lehena abestu zuen, ''Bullet''.
 
[[2011]]n, berriz, ''One Whole Hour'' grabatu zuen ''Wretches And Jabberers'' film dokumentalarentzako.