Mary Anning: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
164. lerroa:
Anningek ''Dapedium politum'' espeziearen ale paregabea aurkitu zuen, [[1828]]an deskribatu zuten hegats erradialetako arrain bat. Urte bereko abenduan, beste fosil garrantzitsu bat aurkitu zuen, [[pterosauro]] baten hezurdura zati bat. [[1829]]an, William Bucklandek ''Pterodactylus macronyx'' izena (Geroago Richard Owenek ''Dimorphodon macronyx'' izena) eman zion, eta beste askotan ez bezala, Bucklandek Anning aipatu zuen artikuluko espezimenaren aurkitzailetzat. [[Alemania]]tik kanpora aurkitutako lehen [[pterosauro]] hezurdura zen, eta zirrara sortu zuen Museo Britainiarrean erakusgai jarri zutenean. [[1829]]ko abenduan, ''Squaloraja'' izeneko arrainaren fosila aurkitu zuen, zeinak marrazoen eta arraien tarteko ezaugarriak zituenez, zientzialarien arreta bereganatu zuen.
 
=== Ornogabeak eta hondakin fosilak ===
Anningek aurkitutako fosil ornogabeak gogoangarriak izan ziren historian, baina berak fosil gehiago bilatzen jarraitu zuen bizitza osoan eta zenbait ekarpen egin zituen garai hartako paleontologian. [[1826]]an, belemnite baten tinta sekoa gordetzen zuela zirudien zaku fosil bat aurkitu zuen. Bere lagun Elizabeth Philpoti erakutsi zion aurkitutakoa eta hura tinta berpizteko eta honen bidez iktiosauro batzuen marrazkiak egiteko gai izan zen. Herriko margolariak berehala hasi ziren aurkitzen zituzten fosiletako tinta erabiltzen.
 
Anningek nabarmendu zuen tinta zaku fosilizatuek antz handia zutela egungo txipiroi eta txibien tinta zakuekin, zefalopodoen anatomia hobeto ulertzeko disekzionatu baitzituen. William Buckland geologoak ideia horretan oinarrituz Jurasikoko belemniteek egungo zefalopodoek bezala tinta defentsarako erabiltzen zutela publikatu zuen.
 
Anning izan zen baita ere garai hartan «bezoar harriak» izena jasotzen zuten forma arraroko fosilak [[iktiosauro]]en sabelaldean aurkitzen zirela atzeman zuena. Nabarmendu zuen harriak gorputzaren barruan puskatzen baziren arrain txikien hezur fosilizatuak eta ezkatak aurkitzen zirela, eta batzuetan [[iktiosauro]] txikien hezurrak. Anningek [[1824]]rako uste zuen harri haiek gorotz fosilizatuak zirela eta, [[1829]]an, William Buclandek ondorio hura argitaratu zuen, ''kropolito'' izena emanez.
 
Urte batzuk lehenago aurkitutako plesiosauroen hezurdurekin gertatu ez bezala, Buclandek Elkarte Geologikoari bere kropolitoen inguruko ondorioak aurkeztu zizkionean Anningen izena aipatu zuen eta haren gaitasuna eta zeukan industria goraipatu zituen lagungarriak izan baitziren misterio hura argitzeko.