Islamismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-AEBko +AEBetako)
8. lerroa:
Islamismoaren barruan ideologia-joera bat baino gehiago aurkitu daitekeen arren, helburu batek batzen ditu denak: [[Koran]]a hitzez hitz interpretatuz bizi den gizarte-motara itzultzea. Gobernu eta erakunde laikoak ez dira gizarte musulmanaren ezaugarritzat hartzen. Eredutzat ''umma'' hartzen da (islamiar komunitatea). Kezka nagusietako bat berdintasunarena dute: beren gizarte barruko desberdintasunak ez ezik, herrialde aberatsen eta pobreen arteko aldeak ere gaitzesten dituzte. Beste kezka bat kulturarena da: mendebaldeko ohiturak (arropa, balioak, gizarte-ereduak, egitura politikoak, hizkuntza, nortasuna) azalekoak eta arriskutsuak direla eta beren kultura galarazten ari direla uste dute.
 
Politikari dagokionez, herrialde musulman batzuek sistema kapitalistaren eredua hartu dute, eta beste batzuek sozialistarena, baina arrakasta handirik gabe; horregatik, islamiarrek garai batean munduan zehar indartsu egin zituen eredua berrezartzen saiatzen dira. 1969an [[Muammar al-Gaddafi Kadafi]]k [[Libia]]ko Arabiar Herri Errepublika Sozialista ezarri zuen, [[panislamismo]]a eta [[sozialismo]]a lotzen zituen erregimen-mota, eta 1979an, [[Ruhola Khomeini]] [[aiatola]]k zuzendutako iraultzaren ondorioz, errepublika islamiar bihurtu zen [[Iran]]. Mugimendu eta alderdi politiko islamiarrek hori hartu zuten eredutzat. Harrezkero, beste herrialde batzuetan ere ezarri da islamiar eredua, arrakastaz: [[Sudan]]en, [[Pakistan]]en, [[Txetxenia]]n eta [[taliban]]en mende dauden [[Afganistan]]go lurraldeetan adibidez; [[Saudi Arabia]]n ere bai, baina askok ez dute islamiartzat hartzen herrialde hura, aberatsen eta pobreen arteko aldeak direla eta.
 
Berez, [[demokrazia]]ren alde eta [[diktadura]]ren aurka daude, islamiarren eredua ''shura'' baita. Bertan, buruzagia gizartearekin harremanetan dago; beren beharrez, ideiez galdetu, eta herriak esaten dienaren arabera jokatu behar dute. Hala ere, gaurko buruzagi batzuek hori ahaztu eta diktadore gisa jokatzen dute, Iranen eta Sudanen adibidez, nahiz eta egoera hori behin-behinekotzat duten. [[Jordania]]n eta [[Turkia]]n, aldiz, modu arrakastatsuagoan ezarri dira demokraziak.
14. lerroa:
Politika ekonomikoan, islamiar gehienek demokrazia sozialetik gertu dagoen sistema defendatzen dute, eta eredu horretatik urruntzen direnek gehiago jotzen dute kapitalismo aldera (Aljerian), komunismora baino. Maileguetako eta gordailuetako interesen aurka egotea dute ezaugarri nagusia. Izan dira interesik kobratzen ez dituzten bankuak jartzeko saioak, baina zenbait kasutan porrot egin dute, Egiptoko 1980koan adibidez.
 
Islamismoa hirietan eta jatorri apaleko gazte ikasien artean ari da zabaltzen, batez ere lanpostu ugari jatorri aberatseko jendeari ematen zaiola uste dutelako. Ez dute gizartea hankaz gora jarriko duen iraultzatzat hartzen islamismoa, balio zaharrak berreskuratuko dituen eta gainbehera dakarten elementuak kanporatuko dituen iraultzatzat baizik. Nekazari-herrietan dirauten balio zaharkituak ere utzi eta berritu egin nahi dituzte. Horretarako, ez dituzte aurrerapen teknologikoak gaitzesten; aitzitik, beren gizartean orokortu nahi dituzte. Emakumeei buruzko iritzia oso desberdina da joeren arabera, baina, gehienetan, emakumeek islamiar egiturak beren burua askatzeko onartu dituzte. Emakumeek lan egiteko eta politikan eta gizartean eragina izateko eskubidea dutela defendatzen du islamismoak. Baina, oro har, islamiar taldeek uste dute gizonari bizitza soziala dagokiola eta emakumearen ardura nagusia familia dela; hala ere, oso gutxitan gertatzen da emakumea etxeetan gordeta edukitzea. 1980 eta 1990 arteko krisialdi sozioekonomikoak, herrialde musulman gehienetan mendebaldeko ohiturak hartu izanak, eta ekonomiaren globalizazioak mesede handia egin zioten islamaren oinarrira itzultzeko eta berezko nortasuna bilatzeko ahalegin horri.
 
== Indarkeria ==