Gaixoen oliadura: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Zuzendu ez denez, atala ezabatu dut, aspalditik baitzegoen markatuta zuzendu beharrekotzat eta autopromoziotzat
Xabier Armendaritz(r)en 2648941 berrikuspena desegin da (Eztabaida)
7. lerroa:
 
[[Vatikanoko II. kontzilioa]] baino lehen, sakramentu honek '''Azken Igurtzia''' zuen izena, ''in extremis'' bakarrik, hau da, hiltzerakoan, egiten dutelako<ref>Messina Rosario, ''La unción de los enfermos'', San Pablo, 2002</ref>.
 
== Eliza Katolikaren katiximan ==
 
 
Zuetako norbait gaixo dagoela? Dei egin diezaiela eliz arduradunei, gaixoaren alde otoitz egin eta Jaunaren izenean olioz igurtz dezaten. Fedez egindako otoitzak osasuna emango deutso gaixoari eta jaikiaraziko dau Jaunak, eta barkatu egingo deutso, bekaturik egin badau. (St 5,14-15).
 
Gaixoen Oliaduraren sakramentuaren helburua gaixotasun larri bat pairatzen dauan kristuari edota zahartzaroan grazia berezi bat emotea da.
 
Sinestuna gaixotasunagaitik edota adinagaitik hil zorian dagoan garaia Gaixoen Oliadura jasotzeko momenturik egokiena da.
 
Gaixoen Oliadura kristauak gaixotasun larria pairatzen dauan bakoitzean jaso daike, baita jaso eta gero gaixotasuna larritzen danean.
 
Abadeek (presbiteroak eta gotzainak) baino ezin dabe gaixoaren Oliaduraren sakramentua emon, egiteko, Gotzainak bedeinkatutako olioa erabili behar da, edo, larrialdi baten aurrean, ospakizuna egingo dauan presbitero berberak bedeinkatua.
 
Sakramentu honen ospakizuna gaixoen bekokian eta eskuetan (erromatar errituan) eta gorputzaren beste atal batzuetan (mendebaldean) igurtzia oinarrizkoa da, olioztatzea abade ospatzailearen liturgi otoitzagaz lagunduta sakramentu honen dohain berezia eskatzen.
 
Gaixoen Oliaduraren grazia bereziak hurrengo ondorioak dakartza:
* Gaixoa Kristoren nekaldiarekin lotzea, bere eta Eliz osoaren onerako;
* Kontsolazioa, bakea eta gaixotasuna eta zahartzaroaren sufrimenduak kristau lez jasateko indarra;
* Bekatuen barkamena gaixoak ezin baeban lortu aitortzaren sakramentuaren bidez.
* Gorputzaren sendaketa berreskuratzea, osasun espiritualari komeni bajako;
* Betiereko bizitzara igarotzeko prestakuntza.
 
== Erreferentziak ==