Arkupea (Gasteiz): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Los arquillos vitoria.JPG|thumb|350px|Gasteizko Arkupeko ibilbidea, San Frantzisko aldapan.]]
 
'''Arkupeko ibilbidea''' edo '''Arkupea''' [[Gasteiz]]ko [[Gasteizko Alde Zaharra|Alde Zaharra]] eta [[Gasteizko Zabalgunea|Zabalgunea]] lotzen dituen eraikin bat da, XVII. mendean [[Justo Antonio de OlaguíbelOlagibel]] eta [[Nicolás Díez de Güemes]] arkitektoek diseinatua eta balio arkitektoniko handia duena.
 
[[Gasteiz]]ko alde zaharra mendixka baten gainean dagoenez, hiriaren zabalgunea diseinatzerakoan arazo bat izan zen leku honetan zegoen malda handia nola salbatu; horrela, aipatutako arkitektoek lau mailatan banatutako irtenbide arkitektoniko bat asmatu zuten: lehenengoa, [[Landatxo]] eta [[San Bizente eliza]]ren mailakoa da; bigarrena [[Aihotz plaza]]koa; hirugarrena Arkupea deitzen den etxebizitzen azpiko ibilbidea eta [[San Migel eliza]]ren pareko balkoia, eskailera batzuen bitartez [[Andre Maria Zuriaren plaza]]ra ematen duena; eta azkena [[Mateo Benigno Moraza]] kalekoa. San Frantzisko kalean, aldiz, arkupeen mutur batetik jaisten den aldaparen bitartez erdi aroko kaleak Olagibelek berak diseinatutako Plaza Berrira iris daiteke.