Bostak (musikagile taldea): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.1) (robota Erantsia: simple:The Five
25. lerroa:
*: Glinkaren ''Ruslan'' operan azaltzen da. Modo maiorreko patente armonikoa da. Akorde tonikoko nota dominantea kromatikoki submediantea arte igotzen da, armoniaren gainontzeko notak berdin mantentzen diren bitartean. Rimsky-Korsakov-en ''Scheherezade'' laneko hirugarren mugimenduaren hasieran errusiar submendiantearen adibide garbia dago.
** Eskala oktatonikoa edo gutxitua
*: Rimsky-Korsakov-ek eskala hau ''Sadko'' poema sinfonikoan erabili zuen lehendabiziko aldiz. Errusiako musikan magia eta mehatxu ''leitmotif'' bilakatu zen. Rimsky-Korsakov-en jarraitzaileak eskala horrekin aritu ziren: [[Alexander Scriabin]], [[Maurice Ravel]], [[Igor StravinskyStravinski]], [[Olivier Messiaen]]...
** Hiruduneko sekuentzien errotazio modularra
*: Bostek [[Franz Liszt]]-en baliabide hau hartu zuten poema sinfoniko baten antzeko egitura askearen oinarri gisa. Horrela ez zituten mendebaldeko musikako [[sonata]]ren modulazio arau hertsiak jarraitu behar, konposizioetako egitura musikaren edukiaren inguruan osotuz eta ez simetria arauen arabera. Musorgskik ''[[Erakusketa bateko margolanak]]'' konposizioan erabili zuen, hauxe izan liteke Errusiar estiloa gehien definitu duen lana.