John Adams: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.1) (robota Erantsia: ku:John Adams
122. lerroa:
 
Washingtonen adminiztrazioaren lehenengo urtean, Adams presidentearen titulu ofiziliari buruzko hilabetea iraun zuen eztabaida batean nahastu zen. Bera titulu handien alde zegoen: 'His majesty the president' (Berorren Maiestatea Presidentea) edo 'His High Mightiness' (Berorren Gorentasuna) bezalako tituluak. Hala ere, 'Estatu Batuetako Presidentea' titulu xumeak irabazi zuen eztabaida. Bere defentsa sutsuak eta pottolo izateak 'His Rotundity' (Berorren biribiltasuna) ezizena ekarri zioten.
 
Senatuko presidente zegoela, Adamsek 29 berdinketa-apurtzeko bozka erabili zituen, [[John C. Calhoun]]ek ia berdindu zuen marka, 28rekin. Bozka horiekin presidentearen izendatuak kentzeko presidentearen boterea babestu zuen eta hiriburuaren kokapenaren gainean izan zuen eragina. Behin batean, behintzat, bera kontrakoa zen arauen aurka bozkatzera limurtu zituen senatariak. Sarritan, [[Senatua]]n konferentziak ematen zituen prozedurari eta [[politika]]ri buruz. Adamsen ikuspuntu politikoak eta Senatuan izan zuen paper aktiboak [[Washington]]go administrazioaren kritikak ekarri zizkioten. Lehenengo agintaldiaren amaieran, isilduko zuen ebazpen batekin mehatxatu zuten; horren arabera prozedura eta politika kontuei buruz baino ezin izango zuela hitz egin, beraz, zorrotzago jokatzen hasi zen. Alderdi biak eratu zirenean, [[Alderdi Federalista]]n eman zuen izena, baina ez zen inoiz ondo konpondu haren buruzagiarekin, [[Alexander Hamilton]]. Adamsen antzinatasuna eta iparraldeko presidentearen beharra zirela eta, 1796ko presidentetzarako Alderdi Federalistaren hautagai izendatu zuten, [[Thomas Jefferson]]en kaltetan –[[Alderdi Demokrata-Errepublikano]]aren buruzagia-. Bere arrakasta bakeari eta oparotasun-garaiari esker izan zen, izan ere, Washingtonek eta Hamiltonek, 1795ko [[Jay Ituna]]z, [[Britainia Handia]]rekiko guda ekidin zuten.
 
Adams presidenteorde egon zen bi agintaldiak, esperientzia etsigarriak izan ziren, bera bezalako gizon jakintsu, harroputz eta kementsu batentzat. Bere emazte Abigaili kexatu zitzaion: <i>“Gure herriak, bere jakintasunean, gizakirik inoiz asmatu zuen kargurik hutsalena eman dit.”</i>
 
{{commonskat|John Adams}}