Umeki: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
4. lerroa:
Gizakiaren kasuan, umekiaren fasea [[ernalketa]] gertatu eta 9. astean hasi eta erditu arteko tartea da.<ref name="nursing">Klossner, N. Jayne [http://books.google.com/books?id=B47OVg25g-QC&pg=PA103&lpg=PA103&dq=fetal+stage+begins&source=web&ots=dqQjWN-2jU&sig=-KVkuIJggNo1T_gV6AHkcc58xyI&hl=en Introductory Maternity Nursing] (2005): "Umekiaren aldia ernalketa ondorengo 9. astetik jaiotza bitarterainokoa da."</ref><ref>[http://www.americanpregnancy.org/duringpregnancy/fetaldevelopment1.htm The American Pregnancy Association]</ref>
== Garapena ==
=== 9. eta 16. asteen artean ===
Aurretik aipatu bezala, umekiaren fasea ernalketa gertatu eta bederatzigarren astean hasten da. Fase honen hasieran, umekiak 30 [[milimetro]] inguru neurtu eta 8 [[gramo]] inguru pisatzen ditu eta bere buruak umeki osoaren ia erdia hartzen du.<ref name="nursing" /> Buruak umekiaren ia erdia hartzen du.<ref name = "itrfps">[http://www.nlm.nih.gov/medlineplus/ency/article/002398.htm MedlinePlus]</ref> Arnasketa, umekiaren mugimendutzat, [[birika|biriken]] garapenerako da beharrezkoa eta ez [[oxigeno]]a lortzeko.<ref>Institute of Medicine of the National Academies, ''[http://books.nap.edu/openbook.php?record_id=11622&page=261 Preterm Birth: Causes, Consequences, and Prevention]'' (2006), page 317. Retrieved 2008-03-12</ref> [[Bihotz]]a, [[esku]]ak, [[oin]]ak, [[burmuin]]a eta beste organo batzuk badaude, baina garapenaren hasieran daude eta ez dute ia funtziorik betetzen oraindik.<ref name="Columbia">''[http://www.bartleby.com/65/fe/fetus.html The Columbia Encyclopedia]'' (Sixth Edition). Retrieved 2007-03-05.</ref><ref>Greenfield, Marjorie. “[http://www.drspock.com/article/0,1510,9851,00.html Dr. Spock.com]". Retrieved 2007-01-20.</ref>
[[Fitxategi: Fetus 3 months.jpg|thumb|12 aste inguru dituen umekia [[karena]]ri lotuta.]]
12. lerroa:
Umekia ez da [[min]]a sentitzeko gai bere hasierako fasean eta baliteke haurdunaldiaren azken hiruhilabetera arte ez izatea gaitasun hau. Garapenaren une honetan kontrolik gabeko mugimenduak eta dardarak [[gihar]] eta [[burmuin]]aren garapenaren menpe daude.
 
=== 17. eta 25. asteen artean ===
Lehen aldiz haurdun dagoen emakumeak umekiaren mugimenduak 21. astetik aurrera nabarituko ditu, hainbat [[haurdunaldi]] izan dituenak aldiz, 20. astetik konturatzeko gai izango da.<ref>Levene, Malcolm et al. ''[http://books.google.com/books?vid=ISBN0632051639&id=FHXtDkLzOHEC&pg=RA2-PA8&lpg=RA2-PA8&ots=fkQG1qvn5i&dq=%22quickening%22+and+obese&num=100&sig=-Xgmp3WR71poUh1qJ3oke-5XTOM#PRA2-PA8,M1 Essentials of Neonatal Medicine]'' (Blackwell 2000), p. 8. Retrieved 2007-03-04.</ref> Bosgarren hilabetearen amaieran umekiak 20 [[zentimetro]] inguru izango ditu.
 
=== 26. eta 40. asteen artean ===
Ernalketa gertatu eta 40 astera umekia 51 zentrimetro ingurukoa izango da.
Gorputzeko [[lipido]] kantitateak nabarmen egingo du gora. Birikak ez daude erabat helduta, [[hezur]]rak berriz garatuta dauden arren bigunak eta malguak dira oraindik. [[Burdina]], [[kaltzio]]a eta [[fosforo]]a ugaritu egingo dira. [[Azkazal]]ak [[hatz]]en muturreraino helduko dira. [[Lanugo]]a, hau da, umekiaren gorputza estaltzen dagoen ilea, desagertzen hasiko da eta buruko [[ile]]a berriz, loditu eta laztu egingo da.
 
Erditzea 40. astean ematen da normalean. Umekia 37-40 asteetatik aurrera [[umetoki]]tik kanpo bizirauteko gai dela kontsideratzen da.<ref>[http://www.babycenter.com/mybabycenter/136.html Your Pregnancy: 36 Weeks] ''BabyCenter.com'' Retrieved June 1, 2007.</ref><ref>[http://www.memidex.com/full-term "full-term" defined by Memidex/WordNet].</ref> Jaiotzean bere luzera 48-53 zentrimetroen artean egoten da.
 
=== Hazkuntzaren aldakortasuna ===
Umekiaren hazkuntzan aldakortasun handia dago. Batzuetan bere tamaina espero dena baino txikiagoa da, hau bererengan amarekin, karenarekin edota umekiarekin erlazionatutako faktoreek eragiten dutelako da.<ref name="Holden">Holden, Chris and MacDonald, Anita. ''[http://books.google.com/books?vid=ISBN070202421X&id=EUXbcmfcADYC&pg=RA2-PA174&lpg=RA2-PA174&ots=_-wbxFW87C&dq=%22growth%22+and+variation+and+fetus+and+%22placental+factors%22+and+%22maternal+factors%22+and+%22fetal+factors%22&num=100&sig=0jIpH8JKU_2TDllfpRuCjcFgD1I Nutrition and Child Health]'' (Elsevier 2000). Retrieved 2007-03-04.</ref>
 
* Amarekin erlazionatutako faktoren artean bere pisua, [[gorputz-masaren indize]]a, egoera nutrizionala, [[estres]] emozionala, substantzia [[toxiko]]ekiko esposizioa ([[tabako]]a, [[alkohol]]a, [[heroina]] eta umekia kalte dezaketen beste substantzia batzuk) eta umetokiko odol-fluxua daude.
* Karenarekin lotutakoak tamaina, mikroegitura, [[zilbor-heste]]aren odol-fluxua, [[proteina]] garraiatzaileak eta lotura proteinak, elikagaien erabilera eta produkzioa dira.
* Umekiarekin erlazionatutakoak berriz, umekiaren [[genoma]] eta elikagaien eta [[hormona|hormonen]] produkzioa dira. Gainera, umeki emeek arrek baino pisu baxuagoa izaten dute.
Pisu baxuegia duten umekiak pisu baxuarekin jaiotzen dira. Honen eraginez, jaioberriaren heriotza gertatzeko arriskua handiagoa da, hala nola, [[asfixia]], [[hipotermia]], [[polizitemia]], [[hipokaltzemia]], disfuntzio [[immunitate-sistema|immunologikoa]], asaldura neurologiko eta epe luzeko beste [[gaixotasun]] batzuen eraginez. Haur hauek gainera, hazkuntzan atzerapena izan ohi dute eta batzuetan garaiera txikiko helduak izaten dira.
== Bideragarritasuna ==
[[Fitxategi:Prenatal development table.svg|thumb|center|800px|Umekiaren garapena eta bideragarritasuna.]]
Bideragarritasunak umeki batek umetokitik kanpo bizirauteko puntua adierazten du. Honen muga bost hilabeteren inguruan dago, baina gehienetan hortik gora izatea beharrezkoa da biziraupena ziurtatzeko.<ref>Halamek, Louis. "[http://neoreviews.aappublications.org/cgi/content/extract/4/6/e153 Prenatal Consultation at the Limits of Viability]", ''NeoReviews'', Vol.4 No.6 (2003): "jaioberrietan adituak diren askoren ustez 22-23 aste baino gazteago jaiotzen diren haurren biziraupena oso zaila da eta kasu horietan ez da hauek berpizteko ahaleginik egin behar."</ref>
38. lerroa:
Jaioberrien heriotzaren arrazoi nagusia [[arnas-aparatu]]a eta [[nerbio-sistema zentral]]a ez daudela erabat desberdintzatuta da. Erditzearen ondoren arreta egokia emanez gero, 500 gramo baino pisu baxuagoarekin jaiotako haurrek bizirik iraun dezakete. Jaioberrien heriotza gehienak denbora baino lehen jaiotako jaioberrien artean ematen dira.<ref>[http://www.marchofdimes.com/professionals/14332_1196.asp March of Dimes --> Neonatal Death] Retrieved on September 2, 2009</ref>
 
== Zirkulazio-aparatua ==
[[Fitxategi:Fetal circulation.png|thumb|250px|Umekiaren [[zirkulazio-aparatu]]aren diagrama.]]
Giza umekiaren [[zirkulazio-aparatu]]a jaiotakoenarekiko desberdina da, batez ere birikek ez dutelako funtzionatzen eta umekiak oxigenoa eta elikagaiak amarengandik lortzen dituelako karena eta zilbor-hestearen bitartez.<ref name="Whitaker">Whitaker, Kent. ''[http://books.google.com/books?vid=ISBN0766813738&id=R3WK8XyAHYgC&pg=PA18&lpg=PA18&ots=wcft0RkRxg&dq=%22fetal+circulatory+system%22&sig=_DSt-D7pBSBtikfJ5oQKYVlNKmU Comprehensive Perinatal and Pediatric Respiratory Care]'' (Delmar 2001). Retrieved 2007-03-04.</ref>
 
Karenako [[odola]] zilbor-heste zainaren bidez heltzen da umekira. Odol honen erdia [[beheko kaba]] [[zain]]era doa eta beste erdia [[gibel]]era doa. Gibeleko eskuin lobulua odoleztatzen duen zilbor-heste zainaren adarra [[porta zain]]arekin elkartzen da, ondoren odola bihotzeko [[eskuin aurikula]]ra mugitzen da. Umekian eskuin eta [[ezker aurikula]]ren artean irekiune bat dago, eta bertatik odolaren gehiengoa eskuin aurikulatik ezkerrekora igarotzen da. Gero, odola [[ezker bentrikulu]]ra doa eta bertatik [[aorta]] arteriaren bidez gorputz osoan zehar barreiatzen da. Odolaren zati bat aortatik barneko [[zain iliako]]an zehar zilbor-heste zainera pasa eta hemendik berriro karenara itzultzen da non [[karbono dioxido]]a eta beste hondakin batzuk umekitik amaren zirkulaziora joaten diren.<ref name="Whitaker"/>
 
Hala ere, odolaren parte bat eskuin aurikulatik [[eskuin bentrikulu]]ra igarotzen da ezker aurikulara joan beharrean eta gero, [[birika arteria]]tik ateratzen da. Umekian birika arteria eta aortaren artean ''[[ductus arteriosus]]'' izeneko konexio berezi bat dago eta honek odolaren gehiengoa biriketatik kanpora bideratzen du (umekia [[likido amniotiko]]an suspentsioan dagoenez ez baititu arnasketarako erabiltzen).<ref name="Whitaker"/>
 
=== Jaiotza ondorengo garapena ===
Jaiotza ondorengo lehen arnasketaren ondoren sistema hau bat-batean aldatzen da. Birika erresistentzia bortizki murrizten da. Jaio aurretik baino odol kantitate handiagoa mugituko da eskuin aurikulatik eskuin bentrikulura eta gero, hemendik birika arteriara, ezker aurikulara doan odol kantitatea berriz txikiagoa izango da. Odola biriketara heldu eta bertatik birika zainen bidez ezker aurikulara iritsiko da bertako presioa handituz. Eskuin aurikulako presioaren jaitsierak eta ezkerrekoaren igoerak bi aurikulen artean dagoen konexioa itxiaraziko du, bananduta geratuz.
 
== Garapen arazoak ==
Jaiotzetiko anomaliak jaio aurretik umekiak hartutako arazoak dira. Garapen fasean dagoen umekia hazkuntzan eta [[metabolismo]]an anomaliak hartzeko sentikorragoa da. Honetan eragin handia du haurdun dagoen emakumeak haurdunaldian zehar eramandako bizitzak.<ref>Dalby, JT. (1978).''Environmental effects on prenatal development'' Journal of Pediatric Psychology, 3, 105-109.</ref>
 
Umekiaren garapenaren fase goiztiarrenetan amaren elikadura oso garrantzitsua da. Ikerketa askok aldi honetan [[azido foliko]]aren kontsumoa oso onuragarria dela erakutsi dute. Dietarekin zerikusia duen beste zerbait [[gosari]]a da. Emakumeak gosaldu ezean, bere odolean elikagaien kontzentrazioak behera egingo baitu eta hau umekiaren garaia baino lehenagoko erditzearen eragilea izan daiteke besteak beste. Alkoholaren kontsumoak berriz, [[umekiaren sindrome alkoholiko]]a eragin dezake haurretan [[atzerapen mental]]a sortuz. Tabakoak haurdunaldian jaioberriaren pisuan izango du eragina, hau da, pisu baxuarekin jaio da haurra eta honen ondorioz beste gaixotasun batzuekiko sentikorragoa izango da.
 
== Ikus,gainera ==
{{commons|Fetus}}
* [[enbrioi]]
* [[haurdunaldi]]
 
== Erreferentziak ==
{{Erreferentzia zerrenda|2}}
 
67. lerroa:
[[arc:ܥܘܠܐ ܚܝܐ]]
[[ay:Sullu]]
[[bg:Фетус]]
[[zh-min-nan:The-jî]]
[[bs:Fetus]]
[[bg:Фетус]]
[[ca:Fetus]]
[[cs:Fétus]]
75 ⟶ 74 lerroa:
[[de:Fetus]]
[[en:Fetus]]
[[es:Feto]]
[[eo:Feto]]
[[es:Feto]]
[[fa:جنین]]
[[fi:Sikiö]]
[[fr:Fœtus]]
[[he:עובר]]
[[hy:Պտուղ (կենսաբանություն)]]
[[hi:भ्रूण]]
[[hr:Plod (medicina)]]
[[ioht:FetoFetis]]
[[hu:Magzat]]
[[hy:Պտուղ (կենսաբանություն)]]
[[id:Janin]]
[[htio:FetisFeto]]
[[it:Feto]]
[[heja:עובר胎児]]
[[ht:Fetis]]
[[lt:Žmogaus vaisius]]
[[hu:Magzat]]
[[ms:Janin]]
[[nl:Foetus]]
[[ja:胎児]]
[[no:Foster]]
[[nn:Foster]]
[[no:Foster]]
[[pl:Płód]]
[[pt:Feto]]
102. lerroa:
[[sr:Фетус]]
[[su:Fétus]]
[[fi:Sikiö]]
[[sv:Foster]]
[[tl:Nabubuong sanggol]]
[[ta:முதிர்கரு]]
[[tl:Nabubuong sanggol]]
[[tr:Fetus]]
[[uk:Плід (анатомія)]]
[[ur:حمیل]]
[[zh:胎兒]]
[[zh-min-nan:The-jî]]