El Gran Wyoming: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
42. lerroa:
 
[[2006]]az geroztik, Público egunkarian zutabegile izateaz gain, ''El intermedio'' programa aurkezten du eguneroko bizitza publikoari berehalako komentario satirikoak egiten dizkiolarik.
 
== Ika-mikak ==
 
[[2009]]ko urtarrilean, Xavier Horcajok Intereconomíako ''Más se perdió en Cuba'' programan, El intermedio programaren beste aurkezlea den Beatriz Montañez iraindu zuen, kazetaritza baino gehiago "munduko lanbide zaharrenetako lana" burutzen zuela esanez. Honi erantzunez, El intermedioko ekipoak Wyoming grabatu zuen balizko bekadun bati errita eginez, programaren entsegua moztu zuela-eta, eta e-mailez bidali zuen Intereconomíara. Erabat sinestuta, emititu egin zuten bonbo handia emanez. Emisio honen kopia bat [[YouTube]]n zabaldu zen eta 250.000 aldiz ikusia izan zen asteburu horretan, Wyomingen aurkako kritika ugari piztuz. [[Otsailaren 2]]ra arte ez zuen Wyomingek muntaia izan zela aitortu eta Intereconomíaren zuzentasun eza salatzeko egin zutela adierazi zuten, egia zen ala ez konprobatu gabe argitaratzen zuelako.
 
[[2009]]ko abenduan, El Gran Wyomingek Hermann Tertsch kazetariaren demanda bat jaso zuen, El intermedion banatutako bideo-muntaia bat zela-eta. Handik egun gutxira, kazetari horrek erasoa jasan zuen [[Madril]]eko taberna batean. Prentsa kontserbadoreko hainbat esparrutan eta zenbait politikarik, [[Esperanza Aguirre]] tarteko, Wyomingekin erlazionatu zuten erasoaldia. Azkenean, argitu zen eta, urtarrilean, egilea atxilotu zuten, aurkezlearekin zerikusiak baztertu zituztelarik.