El Gran Wyoming: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
24. lerroa:
 
'''El Gran Wyoming''', jaiotzez, José Miguel Monzón Navarro ([[1955]]eko [[maiatzaren 15]]a, [[Madril]]) espainiar sendagile, aktore, zuzendari, idazle, musikari eta telebistako aurkezlea da. ''Gran Wyoming'', ''Wyoming'' edo ''Guayo'' ere deitu izan zaio. Sari ugari jaso du, besteak beste, [[Ondas Sariak|Ondas Saria]] [[2009]]an, Urrezko TPa 2006an, Urrezko Mikrofonoa [[2008]]an edo ATV Sariak hainbat urtetan.
 
== Biografia ==
 
José Miguel Monzón Navarro [[Madril]]en jaio zen [[1955]]eko [[maiatzaren 15]]ean, aragoiar jatorriko farmazeutiko familia batean. Medikuntzan lizentziatu zen eta Buitrago del Lozoyan egon zen lanean; baita Madrilgo Jiménez Díaz Fundazioan ere. Hala ere, medikuntza alboratu eta ikuskizunaren munduan murgildu zen.
 
Hasiera batean, Paracelso bandako kide izan zen eta gero ikuskizun komiko-musikalak egin zituen, beti Ángel Muñoz Alonso, Maestro Reverendo pianojolearekin batera.
 
Telebista programa ugari aurkeztu du, José María Fraguasen ''Silencio se juega'' ([[1981]]), ''La noche se mueve'' ([[1992]]) edo [[Fernando Trueba]]k zuzenduriko ''El peor programa de la semana'' ([[1993]]). [[TVE]]k [[Quim Monzó]] idazle kataluniarrari elkarrizketa egin behar zion egun berean eten zion azken programa hau. Elkarrizketa egin gabe geratu bazen ere, askoren ustez, programa zuzenean zen eta errege familiaren aurkako txiste eta irainak egingo ote zituzten beldur izan zirelako eman zen haustura.
 
[[1996]]an, Wyoming telebistara itzuli zen, oraingoan, [[Telecinco]]ren eskutik, ''Caiga quien caiga'' programa argentinarraren bertsio espainiarra egiteko xedean. 7 denboraldien zehar, katearen programa arrakastatsuenetako bat izan zen, eta 30 bat sari eskuratu zituen, [[Ondas Sariak|Ondas]] edo Urrezko TPa tarteko. Politikoenganako satira zorrotza egin zuen orokorrean eta [[José María Aznar]]ren gobernuarena bereziki. [[Telecinco]]k errentagarritasun ekonomiko eskasaren aitzakia jarri bazuen ere, Wyomingen ustez, hau izan zen programa galtzeko benetako arrazoia.
 
Joera progresistakoa, El Gran Wyoming [[Alderdi Popular]]raren aurkako manifestaldiak sustatzen aritu zen honen bigarren legegintzaldian.
 
[[2004]]an, programa berria estreinatu zuen [[Televisión Española]]n, ''La azotea de Wyoming'', baina ez zuen arrakastarik izan. Ordu aldaketa ezberdinak probatu zituzten, baina ez zuen ikuslegoa ugaritzerik lortu eta [[TVE]]k erretiratu egin zuen.
 
[[2007]]ko maiatzean, bere lehen lan dokumentala aurkeztu zuen [[La Sexta]]n, ''El Severo me duele'', [[Leganes]]ko Severo Ochoa ospitalean egon zitezkeen irregulartasunak salatuz.
 
[[2006]]az geroztik, Público egunkarian zutabegile izateaz gain, ''El intermedio'' programa aurkezten du eguneroko bizitza publikoari berehalako komentario satirikoak egiten dizkiolarik.