Eduardo Txillida: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
72. lerroa:
1977an oparitu zion Eduardo Txillidak bere sorlekuari, Donostiari, hiriko sinbolo bilakatu den eskultura ospetsua, ''[[Haizearen orrazia]]'', [[Igeldo]] azpian, badiaren ertzean, haitzetan itsatsia dagoen monumentua. [[Peña Gantxegi]] arkitektoarekin batera proiektatua dago obra osoa, eta hiruzenbakia da egileari joko guztiak egiteko aukera eskaintzen diona: hiru elementu funtsezkoenak hantxe aurkitzen dira, eskulturaren osagai barneko bezala, ura, eguratsa eta lurra, alegia; hiru eskultura dira, bakoitzak hiru beso dituela, eta hiru haitzetan hiru loturaz itsatsiak, espazioa mugatuz eta hertsiz. Donostian beste bi obra ere baditu Txillidak: Santa Maria elizari oparitua bat, eta [[Fleming]] doktoreari eskainia bestea.
 
1980an, [[Gasteizko ForuenForu Plazaplaza]] egin zuen, berriro ere [[Luis Peña Gantxegi]] arkitektoa lagun zuela. Bi erakusketa handi egin ziren 1980an: New Yorkeko Guggenheim Museoak antolatu zuen lehena, Txillidak 1951 eta 1980 artean egindako ehundik gora eskultura eta grafiko biltzen zituena. Madrilgo El Retiroko Kristalezko Jauregian egin zen bigarrena, eta aurrekoa bezain oparoa ez bazen ere, Txillidaren aro guztietako obrez hornitua zegoen.
 
Munduko museorik handienetan aurki daiteke Eduardo Txillidaren obra. Baina museoez aparte, Frantziako, Alemaniako, Irango, Espainiako, Suediako etaEstatu Batuetako hainbat hiritan ere jarri ditu bere monumentuak. Jaso dituen sarien zerrenda ere luzea da benetan. Lehen aipaturikoez aparte, ezin utzi aipatu gabe Arteetako Príncipe de Asturias saria (Madril, 1987), Lorenzo il Magnifico (Florentzia, 1987), Alemaniako Merezimenduzko domina (Bonn, 1987), Bartzelona hiria (1988), Grabatuen Nazioarteko Hiru urtekoa (Grenchen, 1988), eta abar luzea.