La Argentina: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
28. lerroa:
 
Neoklasizismo eta abangoardismoa aportatu zion dantza espainiarrari.
 
== Biografia ==
Antonia Mercé eta Luque [[Buenos Aires]]en ([[Argentina]]) jaio zen. Ama [[Kordoba]]ko aristokrata zen Josefa Luque zen eta aita, berriz, [[Valladolid]]eko Manuel Mercé, [[Madrilgo Errege Antzokia|Madrilgo Errege Antzoki]]ko lehen dantzaria eta maisu koreografoa. Bikotea urte batzuk iraungo zuen bira batean zebilen Argentinan, Antonia jaio zenean.
 
[[Espainia]]ra itzultzean, Mercé-Luque bikotea [[Madril]]en jarri zen bizitzen, Lavapiés auzoan eta dantza eskola ireki zuen han. Aldi berean, Operako dantza ere zuzentzen zuen.
 
Antoniak 10 urte zituenean, kontserbatorioan sartu zen, baina bere baldintzak ezarri zituen: abestu eta dantza egin, biak egin nahi zituen neskak. [[Madrilgo Errege Antzokia]]n sartu zen, gazteen taldean, aitaren esanetara. Ez ziren ondo eramaten ikaslea eta irakaslea eta Antoniak maiz egiten zien aurre eskolaren arau zorrotzei. Urteak pasa eta gero, ikasketa haiek beharrezko jo zituen, baina aita-alabaren arteko liskar asko piztu zituzten.