Lehen Mundu Gerra Euskal Herrian: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary |
No edit summary |
||
16. lerroa:
Gerra hark frantses sentiarazi zituen Ipar Euskal Herriko euskaldun gehienak. Anitzek desertore izateko bidea hautatu zuten; Nafarroako mugatik hurbil zirenek, bereziki. Baina gehienek gerra egin zuten, eta haiek biziki frantses itzuli ziren lubakietatik. Gainera, euskaldun anitz [[frantses]]a ez jakiteagatik hil ziren, aginduak ez zituztelako ulertzen. Ondorioz, euskara jakitea «kaltegarria» zela pentsatu zuten. Horrek ere euskaldunen frantsestea erraztu zuen. Gauza bera jasan zuten bretainiarrek eta korsikarrek ere.<ref name=Bidegain20081111/>
Geroztik, euskararen transmisioan etenaldi luze bat izan zen Ipar Euskal Herrian. Ez bakarrik gerraren ondorioz, baina euskaldun izatea zama gisa bizi izan zuten anitzek.<ref name=Bidegain20081111/> Lehen Mundu Gerrak [[Frantziako Iraultza]]k baino eragin handiagoa izan zuen euskal nortasunaren zutabeetan.<ref name="Egaña20111106"/> Frantziaren ''batasun sakratua'' sortuko da Lehen Mundu Gerrarekin; frantses nazionalismoaren faboretan mugimendu indartsu batek eramanen ditu gerra hartako gudari ohiak eskuin ideologiara, bereziki Ipar Euskal Herriko barnealdean, buru gisa agertzen dela [[Jean Ibarnegarai]] diputatua, [[Nafarroa Beherea]]n eta [[Zuberoa]]n hautetsia, eskuin muturreko gizona
== Erreferentziak ==
|