Lehen Mundu Gerra Euskal Herrian: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
8. lerroa:
[[File:Eskualduna - Gerla Haste - Biba Frantzia.jpg|thumb|left|Gerra hastearen albistea, ''[[Eskualduna (aldizkaria)|Eskualduna]]'' astekariaren 1914ko abuztuaren 7ko zenbakian.]]
 
Frantzia osoan bezala, gerra hartan hildakoak ohoratzen zituzten Ipar Euskal Herrian ere, «aberriaren alde» hil zirelakoan. Frantziako herri guztietan —Ipar Euskal Herrikoak barne— jarri zituzten ''«combattants morts pour la patrie» (aberriaren alde hildako gudariak) zioten plakak, gerran hil ziren herritarren zerrendarekin. [[Hubert Peres]] historialariak hildakoen monumentuak eta ospakizunak aztertu ditu, hainbat ikerlan, liburu eta artikulutan. Haren ustez, gerran hildakoak omentzeaz harago, hildako horien izenak harri berean eta herriz herri jartzeak kolektibotasun bat ematen die hil horiei. Helburu komun baten alde hil zirela nabarmentzen dute, hots, Frantziaren alde hil zirela. Urrats kualitatiboa izan zen hori, Frantzia «batzeko». Lehen Mundu Gerrak bihurgune handia markatu zuen Frantziaren historian, «frantses nazioa eraikitzeko» bidean, [[Peio Etxeberri-Aintxart]] historialariaren arabera. 18 eta 45 urte arteko gizon guztiak gerrara deituak izan ziren, eta Ipar Euskal Herriko herriak eta baserriak laneko on ziren gizonez hustu ziren. Armak hartu zituzten, eta Frantziaren eta Alemaniaren arteko mugara igorri zituzten, lubakietan borrokatzera.<ref name=Bidegain20081111/>
 
Baina ez zen frantses armada edo Frantziako Gobernuaren ordezkaritza mezu hori zabaltzen zuen bakarra. Ipar Euskal Herriko euskaldunak, apaizak eta apaizen ingurukoak, etengabe ari ziren, [[euskara]] hutsez, Frantzia goraipatzen, eta «herriaren alde» hil zirenak omentzen. ''[[Eskualduna (aldizkaria)|Eskualduna]]'' astekariak modu horretan idazten zituen gerran hildakoen berriak. Lubakietatik berriak igortzen zituzten euskaldunen artikuluak ere argitaratzen zituen ''Eskualduna''k. Gerraren gogortasuna ez zuten aise erakusten, zentsura zela bitarteko. Aldiz, gerrarako motibazioa, alemanak hiltzeko gogoa eta Frantziaren goraipatzea nabari gelditzen ziren. Ipar Euskal Herriko baserrietan bakarrik gelditu ziren emazteen lekukotasunak ere agertzen ziren batzuetan. Laborantza gizonen laguntzarik gabe sufritzen zutenen sakrifizioa ere goraipatzen zuen, eta «Frantziaren alde alargun izateko prest» ziren emazteak txalotzen.<ref name=Bidegain20081111/>