Eskualduna (aldizkaria): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
tNo edit summary
6. lerroa:
Urte hartako [[martxoaren 15]]ean kaleratu zen lehen zenbakia, eta orduz geroztik erlijio katolikoa, familia eta laborantza izan zituen oinarri ideologikoak, eta arrakasta handia izan zuen [[Ipar Euskal Herria]]n. [[Frantzia]]ko eredu [[errepublika]]r eta [[laiko]]aren aurka kokatzen zen, euskara, fedea eta erregionalismoa aldeztuz. Ez zen, ordea, aldizkari abertzale bat, osoki frantseszalea baizik, bere aldaera tradiziozale eta konfesionalean. [[Louis Etxeberri]] eta [[Jean Hiriart Urruti]] izan ziren ''Eskualduna''ko zuzendari nagusiak, hainbat urtetan.
 
''Eskualduna''n ikasi zuten idazten Iparraldeko garai hartako idazle gehienek, eta beren artikuluekin euskal kazetaritzaren lehen oinarriak paratu zituzten, ordu arte euskaraz inoiz ukitu gabeko hainbat gai jorratuz. [[Jean Etxepare Bidegorri]] medikuaren kronikak eta kontakizunak, euskal literatura modernoaren lehen hastapenak izan ziren, estilo eta gai aldetik. [[1914]]-[[1918]] urteen artean, Etxepare medikuaren, [[Jean Elizalde|Jean Elizalde ''Zerbitzari''ren]] eta [[Jean Saint-Pierre]]n artikuluak argitaratu ziren [[Lehen Mundu Gerra]]z, batzuetan frontetik bertatik idatziak.
 
[[1941]]az geroztik, [[Vichyko gobernua]]ren alde egin zuen agerkariak, eta epe honetan [[nazi]]smoaren aldeko idazkiak argitaratu zituen. [[1944]]an aliatuek alemaniarrak garaitu ostean, frantziar agintari berriek ''Eskualduna'' itxi zuten, kolaborazionista izateagatik. [[Piarres Lafitte]]k zuzenduriko ''[[Herria]]'' aldizkariak hartu zion lekukoa [[Iparralde]]ko euskal kazetaritzan; gaur egun arte, [[Baiona]]n argitaratzen jarraitu da.