Astrakhan: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
argazkia mugitu: infotaula zapaltzen zuen |
No edit summary |
||
38. lerroa:
==Historia==
[[Erdi aro]]an Volgaren eskuineko bazterrean kokatutako [[Khadzhi-Tarkhan]], gaur egungo hiritik 11 kmra zegoena, [[Urrezko Horda]]tik bereizitako [[Astrakhango khanerria|Astrakhango khanerriko]] hiriburua izan zen. [[1395]]ean [[Tamerlan]]ek konkistatu zuen eta [[1556]]an [[Ivan IV.a Errusiakoa|Ivan Izugarriak]]<ref>[http://www.britannica.com/EBchecked/topic/39917/Astrakhan Encyclopædia Britannica: Astrakhan]</ref>. [[1558]]an Volgaren ezkerreko bazterrean zurezko [[gotorleku]] bat egin zen. Hori izan zen oraingo Astrakhanen hasiera. [[1569]]an hiriak [[Otomandar Inperioa|Otomandar]] armadaren setioari aurre egin zion. [[1582]] eta [[1589]] artean harri eta adreiluzko gotorlekua eraiki zen: Astrakhango Kremlina,
[[XVII. mende]]an Errusiaren ekialderazko irteera bilakatu zen. Hirian kokatu ziren [[Armenia]], [[Pertsia]], [[India]] eta [[Khiva]]ko merkatari ugariek izaera nazioanitza eta heterogeneoa eman zioten. [[1670]] eta [[1671]]n, hamazazpi hilabetez, [[Stenka Razin]]en [[kosako]]en mendean egon zen. [[1705]]ean, Kondraty Bulavinen matxinada gertatu zenean, hiria [[Petri I.a Errusiakoa|Petri I.a]] [[tsar]]raren aurka altxatu zen. [[1711]]n [[Errusiar Inperioa|Errusiar Inperioko]] [[gubernia]] bateko hiriburu bilakatu zen. Sei urte geroago, Errusiak [[Erdialdeko Asia]]n egin zuen lehenbiziko sarraldia Astrakhandik abiatu zen<ref name=une></ref>.
[[Bigarren Mundu Gerra]]n, [[1942]]an [[Wehrmacht]]a hiritik 100 kmra egon bazen ere, ez zen okupatua izan.
==Biztanleria==
|