Lutxana-Irauregi burdinbidea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
No edit summary
4. lerroa:
[[Kadagua]] ibaiaren arroan trenbidea eraikitzeko proiektua [[Victor Txabarri]], [[Manuel Allendesalazar]], [[Enrique Aresti]] eta [[Ramon Bergé]]k [[1888]]ko [[maiatz]]ean [[Espainiako Kongresua]]n aurkeztu zuten. [[1888|Urte bereko]] uztailean onartu zuten. 99 [[urte]]rako herri-onura izendaturiko trenbidea ustiatzeko ''Compañía del Ferrocarril del Cadagua'' izeneko konpainia [[1888]]ko [[uztailaren 2]]an eratu zuten. Bidearen jatorria egun [[Bilboko Renfe Aldiriak|Bilboko Renfe Aldirietako]] [[C-1 trenbidea]] den eta orduan [[Bilbo]]-[[Portugalete]] trenbidea zenaren [[Zorrotzako geltokia]]n kokatu zuten.
 
Trenbidea [[1890]]eko [[abenduaren 5]]ean ireki eta urtero 96.000 bidaiari aurrekusten bazituzten ere, lau urte geroago 219.504 bidaiarik erabiltzen zuten<ref>{{Erreferentzia|url=http://ferrocarrileswww.wikiaferropedia.comes/wiki/Compa%C3%B1%C3%ADa_del_Ferrocarril_del_Cadagua|egilea=Ferropedia|izenburua=Compañía del Ferrocarril del Cadagua}}</ref>.
 
[[1893]]ko [[uztailaren 28]]an, [[Victor Txabarri]]k [[Zalla]] eta [[Medio Cudeyo|Solares]] arteko trenbidearen emakida lortu eta [[Marina de Cudeyo|Orejo]]-[[Aranguren (Zalla)|Aranguren]] lotura egin ondoren, [[Santander]]-[[Medio Cudeyo|Solares]] trenbidearekin batu zuen trenbidea. Horretarako ''Compañía del Ferrocarril de Santander a Bilbao'' izeneko konpainia sortu zuen.