Euzko Enda: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robot: Cosmetic changes
1. lerroa:
'''''Euzko Enda''''' [[Espainiako Gerra Zibila|36ko GerraGerraren]]ren garaian argitaratutako aldizkaria izan zen. Haren lemak garaiko ideologia ondo asko azaltzen zuen: "Bulletin mensuel dedié à l´union de la race basque". Nahiz eta [[Lapurdi]]n atera, edukiak zein kolaboratzaileak [[Hegoalde]]koak ziren; aldizkarian, beraz, ez ziren mugaren bi aldeetako euskaldunak bildu eta hori, neurri handi batean, [[Iparralde]]an abertzaleen kontra zabaldu zen propaganda bortitzaren ondorioa izan zen. ''Euzko Enda'' aldizkaria, ''[[Comité Basque de Secours aux Refugiés]]'' elkarteak bultzatua, [[1939]]ko urtarrilean kaleratu zen lehenengo aldiz. Erredakzio batzordea [[Angeluko]] [[Villa Endara]] etxean zegoen, eta [[Baiona]]ko ''[[Sud-Ouest]]'' egunkariaren inprimategian egiten zen. Ekimenak bi urte iraun zuen; denbora horretan, hamabost zenbaki agertu ziren. Aldizkariak hiru hizkuntzetako testuak biltzen zituen, baina gehienak gaztelaniaz zetozen. Nahiko aldizkari apala zela esan daiteke: hamasei orri, oso marrazki gutxirekin. Lortzen zuten dirua ''[[Bureau de Recensement de la Race]]'' elkartearen eskuetan gelditzen zen.
 
Oro har, [[EAJ]]ri lotuta zegoen. Kolaboratzaileen artean izen hauek aipa ditzakegu: [[Jose Miguel Barandiaran]], etnografoa, euskaltzaina eta onomastikaz aditua; [[Juan Gorostiaga]]; [[Jose Javier Leguia]], historiagilea eta aldizkariaren zuzendaria; [[Adolfo Larrañaga]], Espainiako literaturaz aditua; [[Juan Egileor]]; [[Inazio Eizmendi]] "[[Basarri]]", bertsolaria; [[Jesus Maria Leizaola]] euskal literaturaz aditua; [[Orixe]]; eta abar.