Nazio-estatu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Orereta (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
7. lerroa:
Estatu-nazioa [[nazio]]arekin nahasten bada ere, estatu-nazio gehienek nazio bat baino gehiago daukate euren mugen barnean. Izan ere, nazio bat besteei gailentzen zaie, estatu-nazio horren agintaritzan eta eliteetan nagusi izanez, eta gehienetan, gainontzeko nazioak gutxitzen saiatuz (bitarteko [[demokrazia|demokratikoekin]] edo ez). Ondorioz, nazioak aztertzen dituzten hainbat autorek, ''estatu-nazio'' kontzeptuaren izaera nahasgarria azpimarratzen dute, estatu gehienak estatu-nazioak ez diren heinean.
 
Zentzu honetan, estatu-nazioak oso gutxi lirateke. Esaterako, [[Portugal]] (uharteetako tentsio sezesionistak eta [[Miranda do Douro]]ko zonaldearen izaera alde batera utziz), [[Albania]] (hegaldeko [[greziar]] gutxiengoa eta bere aldarrikapen [[irredentismo|irredentistak]] ahaztuz) edo [[Japonia]], adibide bakan modura.
 
Estatu ia guztiek, hortaz, aniztasun [[etniko]] eta nazional handia daukate, estatu-nazio kontzeptuaren egokitasuna zalantzan jarriz.