Nostradamus: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
74. lerroa:
Gaur egun, Nostradamusen garaian zegoen muturreko zentsura egoeran ez bezala, egoera meditatiboan edo ''garun frekuentzia thetan'' sartzeko teknikak azaltzen dituzten liburu ugari daude.
 
=== Eszeptizismoa ===
Eszeptikoen arabera, Nostradamusen neurririko gabeko ospea gaur egungo interpreteek eraiki dute, haren hitzak gaur egungo gertakarietara lotuz (nola gertatuko direla ziurtaturik daudenetara, hala nahitaezko kontsideratzen ditugun horietara), ''atzera-eraginezko aurrezagutza'' deritzon prozesu baten bitartez. Zenbaiten ustez, ez dago gertakari jakin bat gertatu aurretik modu egokian aurreinterpretatu den Nostradamusen lauko txikirik, eta hala direnak orokorregiak dira ezer frogatzeko (''mendebaldean sute bat egongo da'' eta ''ekialdean guda izugarri bat hasiko da'' bezalako espresioak, adibidez).
 
Interpretazio aldakor horiek demostratzeko bide eraginkor bat gaur egungo poeta edo konposatzaileren baten estrofak hartu ([[Bob Dylan]] abeslariarenak, esaterako) eta itxura ''profetikoa'' izan dezaketela egiaztatzea da. Gainera, badira iragarpenak egiteko erabil daitezkeen zenbait trikimailu (Nostradamusez gain [[Biblia]]k ere erabiliak, esaterako), iragarpen anbiguoak egitea, askotan gertatzen diren gertaerak iragartzea, etab.
 
Zenbait adituren ustez, Nostradamusek ez zuen profeta gisa idatzi, bere garaiko gertakarien inguruko iritzia emateko baizik; teoria honen arabera, idazkera kriptiko eta metaforikoa jarraitua izatea ekiditeko tresna litzateke. Honen adibide kontsidera daiteke, esaterako, San Joanen Apokalipsiaren interpretazioa; autoreak beharbada bere garaiko gertakariak besterik ez zituen deskribatu nahi, baina denbora igaro ahala bere idatziak profetikoak kontsideratuak izatera heldu ziren.
 
Lauko txikien zati handi batek askotariko hondamendiak deskribatzen ditu, izurriteak, lurrikarak, gerrak, uholdeak, hilketak, lurraren antzutasuna eta guduak, besteak beste.
 
Zenbait iragarpen orokorra da oso, lekurik edo garairik azaldu gabe; beste batzuk, aldiz, pertsonaia bati buruz edo talde txiki baten inguruan hitz egiten dutela dirudi. Batzuek herri edo hiri bakunei egiten diete erreferentzia, eta beste batzuek, aldiz, herri ugari aipatzen dute.