Escherichia coli: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
13. lerroa:
| espeziea = '''''E.Coli'''''
}}
'''''Escherichia Coli''''' (''eskerikia coli'' ahozkatuta) [[Escherichia]] generoan eta [[Enterobacteriaceae]] familian sailkatzen den bakterioa da, [[ugaztun]]en hestean bizi dena. [[Biologia molekularra]], [[Genetika]] eta [[Biokimika]]ren ikerkuntzan oso erabilia izan da [[bakterio]] hau, eta dudarik gabe gizakiak hobekien ezagutzen duen bakterioa dugu: bere mapa genetiko osoa ezagutzen da, bere bide metaboliko guztiak ikertu dira, bere genetikaren alderdi eta ezaugarriak sakon aztertu dira, etab. [[Bioteknologia]]n ere oso erabilia da mikrobio hau, eta [[ingeniaritza genetiko]]aren bidez gaur egun lortzen den [[intsulina]] ia osoa E. Colik ekoizten du. T. von Escherich bakteriologo alemaniarrak 1885ean aurkitu eta aipatu zuen estreinakoz.
 
Bakterio honen andui gehienak [[patogeno]]ak ez izan arren (are gehiago, onuragarriak dira [[B taldearen bitaminak|B]] taldearen eta [[K bitamina]]k ekoizten dituztelako), andui gutxi batzuk oso [[birulentzia|birulento]]ak dira, digestio eta iraitz-aparatuen patologia larriak sortuz.