Arabar bola jokoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
18. lerroa:
Bola jaurtitzeko unean ''parra'' izeneko taula gainean kokatu behar da jokalaria. ''Parra'' azken batean seinale bat baino ez da, zenbateko distantziaz bota behar den jakiteko (1,40 m). Ez da beharrezkoa jaurtitzeko unean bi oinak ''parra'' gainean edukitzea; izan ere, azken unean pauso bat aurrera ematen da, beti ere, oin bat ''parra'' gainean utziz, beharrezko distantzia mantenduz.
 
''Kantoia'' botaz gero, izan daiteke beste jokaldi hobea izatea, ''kantoiak'' edo bolak beste txirloren bat eroraraziz gero; esaterako, ''kantoiakantoiak'' erdiko boloa jo eta erorarazi: honela bi puntu lortuko lirateke. Ertzetako txirloren bat ere eroriz gero hiru puntu lirateke; edo guztiak, lau txirloak erori araziz, lau puntuko jokaldia lortuko litzateke.
 
Bola batez lau txirloko jokaldia egitea zaila eta ezohikoa izan daiteke. Bolatokiak bolatoki (bolatokien egitura dela eta, bota ohi diren txirlo kopurua ezberdina izaten da, badaude bolatoki zailagoak eta errazagoak, alegia). Hala ere, lau puntuko jokaldia, bola bakar batez, ez da ezinezkoa: bolak ''kantoia'' jotzen badu gogor, eta hau ezkerraldera, indarrez, botatzen duen bitartean, bolak kolpearen eraginez eskuinera jotzen badu ([[billar]] jokoaren antzera), bolak ''guarda'' txirloa eroraraziko du. ''Kantoiak'' erdikoa botako du, eta halaber, erdikoak ''karraka'' eroraraziko du.