Arabako Lautadako kuadrilla: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
+ infotaula
t robotaren bidezko testu aldaketa -XIX. mendeko +XIX. mendeko
116. lerroa:
== Kultura ==
=== Euskara ===
[[XVIII. mende]]ko amaiera arte euskararen erabilpena zabala zen Aguraingo Kuadrilla honetan, [[1787]]ko testu honek aipatu bezala: ''"Hablan el idioma bascongado muchos pueblos de la Vicaría de Vitoria, todos los de Gamboa, los más de Salvatierra (...)"''. Bestela, Eugène Coquebert de Monbret-ek [[1807]]an egindako ikerketaren arabera euskararen eremuan sartuta zeuden Asparrena, Agurain, Iruraitz-Gauna eta Barrundia, eta dexente hegoalderago zabaltzen zen. [[Luis Luziano Bonaparte]]k azkenik [[XIX. mendemendea|XIX. mendeko]]ko bigarren erdialdean Barrundiaren barruan Marieta-Larrintzar eta Elgea herri euskalduntzat jotzen zituen, erdalduntze bidean Zuhatzola, Ozeta, Hermua eta Larrea, eta erdaldunduak gainontzekoak.
 
Euskalkiei dagokienez, [[Koldo Zuazo]]k "Arabarrak Euskararen Herrian" ([[1999]]) izenburuko liburuan azaldu bezala, Aguraingo Kuadrilla bitan egongo zen banatuta euskalkiaren arabera: [[Barrundia]] aldea erdialdeko eremuan barruan eta gainontzeko lurraldea sortaldekoan. Lehenengo eremuak, Barrundiak alegia, [[mendebaleko euskara]]ren lurraldea den eta beste aldean dagoen Debagoienarekin bat egingo zuen, Aramaioko euskalki motarekin bat beraz. Bonapartek bereizketa hauxe egiten zuen, Landa eta Uribarri Ganboa herriak Leintz ibarra eta Oñatirekin batera sailkatu zituenez.