Alejandro Goikoetxea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
19. lerroa:
[[Burdinazko Gerrikoa]] delako eraikuntzaren zuzendari izan zen, [[Bilbo]]ko ingurunetik zihoan defentsa hormak [[Espainiako Gerra Zibila]]ren garaian armada [[frankismo|frankistari]] aurrera egitea galarazteko. Garai hartako arma modernoen aurrean (hegazkinak, bereziki), defentsa sistema aski ahula eta zaharkitua zen.<ref name=Arizaleta>Mikel ARIZALETA: [http://www.gara.net/paperezkoa/20070827/35258/es/El-pacto-Santona «El "pacto" de Santoña»], ''Gara'', 2007-08-27.</ref><ref name=ImanolVilla>Imanol VILLA: [http://www.elcorreo.com/vizcaya/prensa/20070211/vizcaya/cinturon-hierro_20070211.html «El Cinturón de Hierro»], ''El Correo'', 2007-02-11.</ref><ref>Josu CHUECA: [http://www.berria.info/36ko_gerra/index.php?alb_id=58 «Burdin Gerrikoa puskatuta»], ''36ko Gerra orain''.</ref>
 
[[1937]]. urtean [[Franco]]ren aldera aldatu zen. Burdinazko Gerrikoaren xehetasunak eta ahulguneak jakinarazi zizkien frankistei, eta, horrela, errazago izan zitzaien defentsa hura gainditu eta Bilbo konkistatzea. Horrenbestez, Alejandro Goikoetxea traidoretzat gogoratu izan da [[eusko abertzale]]en artean.<ref>[http://www.uztarria.com/azpeitia/ziberteka/liburuak/09e_Azpeitiarrak_Espainiako_Gerran/09b «Jesus Urbieta: "Gerraz oso oroitzapen txarrak ditut baina ahaztu egin behar da, beti ere idealei eutsiz"»], ''Uztarria''.</ref><ref>Iñaki ANASAGASTI: [http://ianasagasti.blogs.com/mi_blog/2009/08/desaparece-el-tren-de-un-traidor.html «Desaparece el tren de un traidor»], Iñaki Anasagastiren bloga, 2009-10-08.</ref> Hala ere, badirudi haren traizioak frankistei ez ziela askorik balio izan Burdinazko Gerrikoa gainditu eta Bilbo konkistatzeko, ordurako ondo-ondo ezagunak baitzituzten Gerrikoarendefentsa sistema zaharkitu horren xehetasun guztiak, [[Pablo Murga]] ingeniariaren traizioari eta hegazkinetatik egindako argazkiei esker.<ref name=Arizaleta/><ref name=ImanolVilla/>
 
Hurrengo urtean abiarazi zuen [[Talgo]] izeneko trenaren proiektua (izen hori sortzeko, ''Tren Articulado Ligero Goicoechea-Oriol'' izenaren hasierako letrak erabili zituzten), eta [[1941]]. urtean trenbideetan ibiltzen hasi zen Talgo trena.