Bilboko Burdin Hesia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
14. lerroa:
 
== Balio militarra ==
[[Alberto Montaud|Alberto Montaud Noguerol]] jeneralaren agindupean egina, [[Bilbo]] defenditzeko haren eraginkortasuna gero eta kritikatuagoa da. Mota honetakohorretako defentsa lerro estatikoa, [[Lehenengo Mundu Gerra]]n [[Frantzia]]ko agintari militarrek erabili zuten, eta [[Europa]]ko Estatu Nagusi gehienen gustukoa zen garai hartan, baina dagoeneko defentsa sistema zaharkitua zen, orduan sortu berriak ziren hegazkin bidezko erasoei aurre egiteko ez baitzen aproposa.<ref name=Arizaleta /><ref>Josu CHUECA: [http://www.berria.info/36ko_gerra/index.php?alb_id=58 «Burdin Gerrikoa puskatuta»], ''36ko Gerra orain''.</ref><ref>Imanol VILLA: [http://www.elcorreo.com/vizcaya/prensa/20070211/vizcaya/cinturon-hierro_20070211.html «El Cinturón de Hierro»], ''El Correo'', 2007-02-11.</ref>
 
Gainera, Burdinazko Gerrikoa fetitxe modukoa izan zen: eusko gudariek uste osoa zuten menperaezina zela, eta frankistei aurre egin gabe atzera egin zuten, defendatzeko egokiagoak ziren hainbat posizio utzita, Burdinazko Gerrikoan babes egokiagoa izango zutelakoan. Eusko Gudarosteko ofizial izandako [[Joseba Elosegi]]k gogor kritikatu du Gerrikoa egin izanak eusko armadari eragindako kaltea.<ref>Iñaki EGAÑA: ''Diccionario histórico-político de Euskal Herria'', Txalaparta, 1996. Ikus [http://books.google.es/books?id=CYMd8V4u2kEC&pg=PA146&lpg=PA146&dq=alejandro-goikoetxea+traidor&source=bl&ots=E-dxu7b6q8&sig=bXPICJoZlSfk9pduvedfsMlTGEM&hl=eu&ei=voraTaHVNoe08QPLoKiEBQ&sa=X&oi=book_result&ct=result&resnum=5&ved=0CDQQ6AEwBA 146. orrialdea].</ref>