Lepazuri: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t kolore zuzenketak
No edit summary
19. lerroa:
Heldua denean, lepazuriak 40 eta 50 zentimetro arteko luzera izaten du. [[Isats]]ak 21 eta 27 zentimetro bitartean neurtzen du, eta bere pisua 1 eta 2 kilo artekoa da. [[Lepahori]]aren oso antzekoa, izan ere amankomuneko arbasoak baitituzte, baina gorputz sendoagoa eta hanka laburragoak ditu, muturra laburragoa eta belarriak txikiagoak, eta, lepahoriagandik, aurreko hanketara urkila eran irekitzen den paparreko zuriagatik ezberdintzen da. Entzumen bikaina eta oso ikusmen eta usaimen onak ditu.
 
[[Karraskari]], [[txori]] eta [[anfibio]] txikiak ehizatzen ditu. Batzuetan, [[auto]]en kapotan sartu eta kableak horzkatzen ditu. Gauez bakarrik aritzen da eta [[Iberiar Penintsula]] osoan ikus daiteke baso, sastrakarte, haitzarte edo landatokietan. [[IbizaEivissa uhartea]]n desagertua dago.
 
Animalia bakarti bat da. Bizkor mugitzen da bere ehiza toki zabaletik, 2 eta 10 kilometro bitartekoa izan daitekeena, eta beste ar heldu batzuengandik gogor defendatzen du. Zenbait gordeleku izaten ditu harkaitz eta zuhaitz zaharren motzondoen artean, batzuk zein besteak berdin erabiltzen dituelarik.