Santa Maria katedrala (Gasteiz): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-XIV. mendea +XIV. mendea)
20. lerroa:
 
== Deskribapena ==
Santa Mariaren eliza [[gotiko]]a [[Erdi Aro]]ko erdigunearen iparraldean dago, hiriko gunerik garaienean, Suso [[hiribildu]]an, eta [[XIV. mendemendea]]ann eraiki zen, [[1181]]. urteko gaztelu-elizaren gainean. Eraikuntza askea da, gurutze latinoko planta duena eta hiru nabe; erdikoa eta altuera gehien duena gurutzadura handia du eta burualdean hiru kapera, ostikoen arteko espazio zabala aprobetxatuz. Hare-harri zuriz egin zen, baina zenbait tokitan [[adreilu]]a eta hargin-lana ere erabili izan zen. [[Eraikin]]aren elementu arkitektoniko garrantzitsuenak ataria eta portiko nagusia dira. XIV. mende amaierakoa da eta eskultura gotikoko adibide paregabea da. Sarrera arkiboltak dituzten hiru punta arkuen bitartez dago egina, janba eta dekoratutako tinpanoekin. Amabirjinaren imajina kokatzen den mainela du. Kapera desberdinetan estilo berriagoetako elementu erantsiak ikus daitezke, baita koruan, sakristian dorrean eta atarian ere. Katedralaren ondoan, ekialdeko hormei itsatsita, [[XV. mende]]ko eraikin aipagarri bat dago. Eraikuntza hau, egun parrokia dena, Santiagoko Kapera izena du. Iparraldeko fatxadan eta Erdi Aroko obrari kontrajarriz, [[barroko]]ko eraikin eder bat dago, Kristo Santuaren Kapera alegia. Ederki landutako harlanduz eginda dago; pilastra [[Toskanar ordena|toskanek]] banatzen dute; goiko partea, aldiz, moldura duten baoez, obalo eta bolutez apaindua dago. Aipatu beharra dago barruko kapera desberdinen garrantzia; bertan mihise, taila eta balio handiko hilobiak daude. Hasieran funtzio erlijiosoa eta gotorleku militar funtzioa nahastu egin ziren. Iparraldeko fatxadak harresi mihise handi birekin, ostiko azpiko erronda bideak, dorre poligonalak eta galeriek hala adierazten dute bederen.
 
Eraikuntzan erabilitako [[kareharri]]a [[Trebiñu]]ko [[Axarte]]ko harrobitik eraman zuten.